Hiru bertsolari taldeak agurra egin ondoren, puntura eta bakarka aritu ziren. Epaileen puntuaketaren arabera, Gabiri 2 taldeak lortu zituen puntu gehien. Gabiriarrek oso fuerte ekin zioten saioari, eta maila bikaina eskaini zuten.
Oilarrak taldeko natiboak izan ziren bigarren: Sasieta anaiak eta Elgarresta debutaria fin aritu ziren.
Auzmendi, Maialen eta Edurne, ere ondo aritu ziren.
Aitor eta Iker Otegi epaileek, honela banatu zituzten puntuak:
1-Gabiri2 (Murua, Oiarbide, Maiz): 191.5 puntu
2-Oilarrak (Sasieta I, Sasieta II, Elgarresta): 182.5 puntu
3-Zoropo maite zaitugu (Auzmendi, Maialen, Edurne): 175 puntu
Auzmendi, Maialen eta Edurnek "Land Roverra" ume doinu ezagunean kantatu zuten agurra
Gabiriko taldeak intsumisoaren doinuan agurtu zuten Igartubeitin bildu zen jendetza.
Oilarrak taldekoek Cola Caoaren abestia erabili zuten agurra egiteko.
4 oinak emanda bertsoa eta azkenaurreko puntua emanda bertsoa
Bertso saioaren ondoren, barrikote festari eman zitzaion hasera. Aurten, Ezkio-Itsasoko abesbatza izan zen omendua eta txotxa irekitzeko ardura izan zuena. Igartubeitira hurbildutako guztion artean bertso hauek eskaini zitzaien abesbatzako partaideei:
Zein ederra den abesbatza hau
herrian sortu izana,
gure auzoak kantuz goxatuz,
hainbat gizon eta dama.
Santa Lutziko entseguetan
ze gogoa, ze afana...
Eta gu ere kantuan gatoz
zuzenduta zuengana,
eskertu asmoz urte luzetan
ondo egindako lana.
Garrantzitsua da abesbatzan
zuzendarian papela:
Joanitok eta Ainhoak hori
dakite gutxik bezela.
Orain Barriola dute gidari,
aire berriz datorrela.
Esan nahi degu gu entzuteko
beti gogotsu gaudela,
animo eta urte askotan
segi zazute horrela.
Abesbatzak, bere aldetik, hiru abesti kantatu zituen bertaratutako guztien gozamenerako, eta segidan sagardoa dastatzeko aukera izan zen, pintxoak jatearekin batera. Festa bikaina izan zen beste urte batez.
Ondorengo bideoan abesbatza kantuan:
Ezkio-Itsasoko abesbatzako bi kide txotxa irekitzeaz arduratu ziren