Giro bikaina 2012ko barrikote eta bertso saioan

Giro bikainean ospatu genuen barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa martxoaren 10ean, larunbatean, Igartubeiti Baserri Museoan. Ezkio-Itsaso (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta, Eneko Zabaleta), Gabiri1 (Jokin Murua, Oier Oiarbide, Aratz Igartzabal) eta Lasatarrak (Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Ander Gabirondo). Hiru taldeen maila agerian geratu zen hasieratik bukaerarte. Bertso saioa amaitu ostean, herriko mugak zehazten ibilitako lagunek izan zuten txotxa irekitzeko ohorea, eta jarraian bertaratutako denek izan zuten sagardoa dastatu eta mokadu bat egiteko aukera, Elortza anaien trikiti doinuek lagundurik.

Uxue Fernandezek goia jo zuen bakarkako lanean, eta Antton txukun aritu zen, baina arratsaldeko sorpresarik atseginena Ander Gabirondok emandako maila bikaina izan zen. Denbora luzez egon da kantatu gabe, eta inor gutxik espero zezakeen horren dotore arituko zenik. Talde hau, Lasatarrak suertatu zen garaile eta hanka eta erdi du Gaztelekuko finalean, txapela lortzeko hautagai sendoa dela erakutsiz. Gabiriarrak aurten ere ondo aritu ziren, hain eurena duten umoreari tira eginez (Pottok bere berezko txispa agerian utzi zuen beste behin), eta Ezkio- Itsasoko taldeak ere saio txukuna egin zuen, hilabetetan egindako lana agerian utziz.

Igartubeiti, lasatarrak bertsotan

 

 

 

 

 

 

 

 

Lasatarrak taldea (Antton Fernandez, Uxue Fernandez, Ander Gabirondo) garaileak

Igartubeiti, Gabiri1 bertso taldea

 

 

 

 

 

 

 

 

Gabiri1 (Jokin Murua, Oier Oiarbide, Aratz Igartzabal)

Igartubeiti, Ezkio-Itsasoko bertsolariak

 

 

 

 

 

 

Ezkio-Itsasokoak (Asier Sasieta, Xabier Elgarresta, Eneko Zabaleta) agur umoretsuan

Herriko mugak zehazten ibilitako lagunek izan zuten txotxa irekitzeko ohorea, eta jarraian bertaratutako denek izan zuten sagardoa dastatu eta mokadu bat egiteko aukera, Elortza anaien trikiti doinuek lagundurik.

Igartubeiti, barrikotea

 

 

 

 

 

 

 

 

Bideoak ikusi