Igartubeiti Baserri Museoak barrikotea eta martxoan bertsoko kanporaketa antolatzen du, Yartu elkartea eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin, martxoak 15ean, arratsaldeko 18.30etatik aurrera.
Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagardoa dastatzeko ordua iritsi da, sagardoa eta bertsoak uztartuz. Bertso saioan, hiru talde arituko dira:
- Gabiri 2 (Aitzol Iturbe "Aiztol", Endika Igartzabal "Anbu" eta Mikel Asurabarrena "Teo")
- Atzeko kaleko mutilak (Asier Sasieta, Gorka Santesteban eta Xabier Elgarresta)
- Gabiri 3 (Aratz Igartzabal "Potto", Paul Iruretagoiena eta Mikel Tapia)
Ondoren, 20:00ak aldera, omendua/k, barrikoteari hasiera emango diote. Aurtengoan, Ezkio- Itsasoko eskola-txiki berria eratuko duen lehen guraso taldea izango da omendua.
Sagardoa edateaz gain, mokadutxoa ere izango da, trikitilariek giroa alaituz.
Oharra: joan-etorriko doako autobus zerbitzua eskainiko da 18:00etan Zumarragako Elizkaleko geralekutik aterata.