Arte eta Natura Zikloa

Igartubeiti Baserri Museoak, Arte eta Natura Zikloarekin Hezkuntza Egitasmoa abian jarri du 2013an.

Igartubeiti Baserri Museoa publiko mota ezberdinei eskainitako aktibitate anitzen bitartez, ondarearen gizarteratzera zuzendutako egitasmoak prestatu ditu urte hasiera honetarako.

Lan ildo honetan, ONDARE eremuak eta eremu ARTISTIKOAK bat egiten dute ondare baliabideei hurbiltzeko eta hauekin elkar eragiteko modu berriak proposatzen dituzten esperientziak sortzeko. Lengoai artistiko ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, Igartubeiti Baserritik abian jartzen diren begirada eta kontakizun berriak.

Arte eta Natura Zikloa, natur eta kultur ondarearekiko sentsibilizazio-proiektu bat, guztien ingurune kolektiboarekin harremana mantentzea abiapuntu duena, behaketa aktiboa eta ikus-entzunezko lengoaia erabiliz, ondarearen inguruko begirada berriak sortzeko tresna gisa.

Ziklo honek, 3 urtetik aurrerako umeak dituzten familiei zuzendutako Mundua miniaturan tailerra eta bi sortze-tailer hartzen ditu, Ondarea agertokira eta Begia begiaren barruan: kamera iluna eta paisaia , 12tik 16 urte bitarteko gazteentzat.  

Mundua miniaturan tailerrean partehartzaileek, ume zein gurasoek, Isabel Herguera eta Jose Belmonteren azalpenak entzun ondoren, 6 taldeetan banatuak paisai eta hiri animatuak sortu zituzten, Igartubeiti inguruan bildutako natur elementuekin, material berziklatuekin, buztinarekin, margoekin... Ondoren, sei sorkuntzak bildu eta mundu bat osatu zuten. 

Argazkiak ikusi, Flickr-en

Urretxuko Garaialde Lizeoko 12-18 urte bitarteko dozena bat gaztek Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako Ondarea agertokira animazio sorkuntza tailerrean parte hartu zuten larunbatean, otsailak 16an. Isabel Herguera eta Jose Belmonte animatzaile eta artisten azalpenak entzun ondoren, paperezko tira batzuetan beraien marrazkiak egin zituzten, ondoren, zinema aurreko zootropoan eta praxinoscopioan efektu ezberdinak frogatzeko. Bestalde, Igartubeiti inguruneko zenbait materialekin, harriekin, hostoekin eta makilekin, animazio bat ere sortu zuten “stop motion” programaren bitartez. 

Gazteek natur inguruneari buruzko animaziozko film labur batzuk ikusteko aukera ere izan zuten.
Tailerra bukatu baino lehen pantaila erraldoi batean ikasleek beraiek egindako hiru animazio sorkuntza ikusi zuten denok batera.
Arte eta Natura izeneko zikloaren barruan kokatzen den tailer honek animazio esperimentala bezalako lengoai berriak erabiliz gazteak ondarera gerturatzea du helburu, sorkuntza suspertzeko eta ondarearen ikuspegi zabala transmititzeko.

 Ondoren, gazteek egindako hiru animazioak ikus daitezke:

Ondarea agertokira tailerreko argazkiak Flickr-en ikusi

 

Begia begiaren barruan kamera iluna eta paisaia tailerrean 12-18 urte bitarteko zenbait gaztek parte hartu zuten.


Baserriko 3 logelak kamara ilun erraldoietan bihurtu zituen Asier Gogortzak. Logela bakoitzeko lehiatilak estali ondoren, zulotxo bat utziz. Logelak ilunpean, bertako paretetan ikusten zen kanpoko paisaia, zuhaitzak, baserriak eta abar. Paisaia hauei argazkiak atera eta ondoren, modu tradizionalean errelebatu zituzten partaideek.

Argazkiak Flickr-en ikusi.

 

Euskal Herria Euripean tailerrean, Musikoporrak elkartearen eskutik, 3tik 12 urte bitarteko umeek urarekin egin daitezkeen soinu desberdinak sortu dituzte.

Tailer hau egiteko zientzialari eta laguntzaile bereziak izan ditugu. Uraren soinuak sortzeko joku desberdinak egin dituzte: edalontzi desberdinak urez bete eta abestiak jo, plastikoarekin naturaren ahotsak imitatu (ekaitza, trumoia, euri tantak) eta abar.

Azkenik eskulan bat egin dute partaideek. Kristalezko ontzi bat musika notez apaindu, urez bete eta putz eginez musika instrumentu bat sortu dute, etxera eramateko.

Euskal Herria Euripean tailerreko argazkiak Flickr-en ikusi

 

Sormen arkitektura tailerreko argazkiak Flickr-en ikusgai

 

Album ilustratua tailerreko argazkiak Flickr-en

 

Garai hartan tailerreko argazkiak

 

Arte eta Natura Zikloa txostena