Maiatza Igartubeitin
Landareen hilabete bezala ezagutzen den honetarako, maiatzerako, ekitaldi dexente antolatu ditugu museoan. Familientzako tailer didaktikoak, museoen nazioarteko eguna ospatzeko jardunaldi irekia eta Zabalagako bisita gidatu bereziari buruzko xehetasunak eskaintzen dizkizuegu ondoren.
Youtube kanala
Igartubeiti Museoak Youtube kanala ireki du. Museoaren jardueren bideoak igoko ditugu bertara.
Oreka TX Igartubeiti Baserrian
2008ko Sagardo Astea ospatzeko, Oreka TX taldeak kontzertua eskeini du Igartubeiti Baserrian. Igartubeitiko dolare zaharreko pats-oholekin jo zuten txalaparta.
Shelma Huxley
Historialari honek omenaldia jaso du Donostiako Aquarium museoan euskaldunek burututako balea-arrantza espedizioen inguruan burutu dituen ikerketa lanak eskertu asmoz. Bestalde, UNESCOk Red Bayko aurkikuntzak ondare izendatu ditu.