Nekazal produktuak bitartekaririk gabe, zuzenean, kontsumitzeko aukera
Basherri taldeak nekazal produktuak gertuko baserritar bati erosteko helburuz sortu dira, EHNE sindikatuak eta Biolur, nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteak sustatu dituzte, Lurgintza nekazaritza gestio zentroaren laguntzaz.
Bi kalitatezko zigilu sagardoarentzat:Gorenak eta Eusko Label
Gipuzkoako hamahiru sagardotegik Sagardo Mahaia Elkarteak bultzatako "Gorenak" kalitatezko zigilu pribatuko lehendabiziko sagardo botilak aurkeztu dituzte Hernaniko Zelaia sagardotegian. Beste gipuzkoar, bizkaitar eta arabar sagardogile talde batek, Eusko Label zigiluaren alde egin du eta udaberrian dastatu ahal izango da sagardo hau.
Emakume nekazarien aldarrikapena Biasteriko adierazpenean
Emakumeen Nazioarteko Egunean egokia iruditu zaigu nekazal arloan lan egiten duten emakumeei omenaldia eskaintzea, beraien aldarrikapenak ezagutzera emanez.
Baserritarrei omenaldia Lanbroa film laburrean
Mikel Zatarainek zuzendu du eta 5 minutu irauten ditu
Trikitixarik ez kupel artean
Astigarragako sagardotegi batek kupeletan trikitixa jotzea debekatu du.
Sagardo lehiaketa
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuak antolatutako lehiaketa honetara eskaerak aurkezteko epea apirilaren 15ean amaitzen da. Sari banaketa ekainaren 4an ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomiaren Anaiartean.
Euskaraz argitaratutako lehen liburua ikusgai
"Linguae Vasconum Primitiae", Bernat Etxeparek 1545ean idatzitakoa. Eusko Legebiltzarrean bi hilabetez ikus ahal izango den "Euskara Jalgi hadi plazara" erakusketan, XVI eta XVII. mendeen artean euskaraz idatzitako beste hamairu libururekin batera.
Agate Deuna bezpera, otsailaren 4ean
Euskal Herriko herri askotan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzen dira. Juan Garmendia Larrañagak Neguko festak liburuan aipatzen dituen Matximentako usadio eta koplak bildu ditugu.
Urtarrila Igartubeitin
Hilabetero Igartubeiti Baserri Museoan antolatzen ditugun ekitaldiak biltzen dituen argitalpen digitalari itxura aldatu diogu
Txotx denboraldi berria
Urtarrilaren 12an Sagardo berriaren egunarekin emango zaio hasiera
Zorionak eta urte berri on
Igartubeiti, Kultura Bonu kanpainako partaide
Erosleei dendan salgai ditugun liburu eta ipuinak erosteko aukera eskainiz
Igartubeitiko dolareko argazki batek IV Concursu Semeyes La Sidra-ko bigarren saria lortu du
Egilea, Joaquín D. Palazón Murtziakoa da eta epaimahaiak argazkiaren konposizioa eta kolorearen kalitatea azpimarratu ditu.
Abenduko zubian museoa zabalik
Abenduaren 4tik 8ra, 10:00etaik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Xabier Artola eta Mikel Ferreiro Sagardo Asteko III. Argazki Digital Lehiaketako sarituak
Bildumarik onenaren saria jaso dute, Xabier Artola helduen mailan eta Mikel Ferreiro umeen mailan.
Sagardo Asteko Argazki lehiaketa
III. Argazki Digital Lehiaketan guztira 18 lagunek parte hartu dute. Helduen mailan, 12k eta gazteen mailan 6k.
Sagardoaren jatorria
Asturiarra edo euskalduna? "La sidra ya no es asturiana" artikuluan euskaldunen eragina goraipatzen dute hiru iturrietan oinarrituz.
Bisita berezia
Politika eta gizarte partehartzea ondare eta museo proiektuetan Kongresuko hizlari eta antolatzaileak
Bizkaiko sagardotegi batetako publizitate kanpaina
Markina-Xemeingo Axpe Sagardotegiak ondorengo bideo originala ekoiztu du
"Apaizac Obeto" dokumentala
XVI. mendeko euskal arrantzaleek egiten zuten bidaiaren erreprodukzioa da dokumental hau.