San Martin Eguna
Gaur, azaroak 11, San Martin Eguna ospatzen dugu. Antzina egun honetan Euskal Herriko baserrietan gauzatzen zen Txerriboda edo txerri hilketa.
XXXII. Aranzadi Etnografia jardunaldiak
Azaroaren 7tik 11 ra Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta XXXII. Etnografia jardunaldiak burutuko dira. Konferentziak Kutxaren hitzaldi Aretoan izango dira 19:30etan.
Sagarra, Euskal Herriko fruiturik jatorrizkoena
Igartubeiti Baserri Museoak ospatzen duen Sagardo Asteko programazioaren barne, urriak 5ean sagar motei buruzko jardunaldi bat antolatu genuen San Telmo Museoan, The Glutton Club, San Telmo Museoa, Bokado eta Euskal Sagardoaren lankidetzarekin.
Sagar prentsaketa
Aurrekoan, sagar biltzeari buruz aritu baginen, oraingoan, sagar prentsaketari helduko diogu. Horretarako, Igartubeiti baserrian dugun dolarearen funtzionamenduaren azalpenak eskainiko dizkizuegu.
Sagar biltzea
Sagardoa egiteko prozesuaren lan garrantzitsuetako bat sagar biltzea da. Garai batean, sagar dantza dantzatzen zuten sagarrak biltzen amaitzen zutenean. Lan hau egiteko modu desberdinak eta zenbait gomendio ere aipatzen ditugu ondoren.
Igartubeiti zaharberritzerakoan egiazkotasunaren alde apustu egin genuen
Hori baieztatu du Ramon Ayerzak, Igartubeiti baserriko zaharberritze prozesua 90. hamarkadan zuzendu zuen arkitektoak, 10. urteurrena dela eta antolatutako bisita gidatuan.
Igartubeiti, sagardotarako eta artorako baserria
Alberto Santana historialariak 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne ekainean eskainitako bisita gidatu berezian oso datu interesgarriak eman zituen Igartubeiti eta bere garaiko baserrietaz.
Igartubeiti baserrira bisita, Manu Izagirreren eskutik
Manu Izagirre, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare teknikariak, bisita gidatu berezia eskaini du ekainean, Igartubeiti Baserri Museoaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldien barne.
Igartubeiti baserri museoa, "Hagase la luz" irrati programan
Zuhaitz Akizu museoko gidaria elkarrizketatu dute Radio Euskadiko saio honetan
Gipuzkoako baserri historikoen inbentarioa
Josu Tellabide eta Asier Agirresarobe adituek azken bi urte hauetan 500tik gora baserri bisitatu, aztertu eta marraztu dituzte.
"Esa enfermedad tan negra" Jose Antonio Azpiazuren argitalpen berria
XVI. mende bukaeran Euskal Herria gogor jo zuen izurritearen inguruan idatzi du historialari eta antropologoak liburu berri honetan.
Ezkioko amabirjinaren azalpenei buruzko liburuaren berrargitarapena
William Christianen "El Reino de Cristo en la Segunda República. Una historia silenciada" liburua berrargitaratu du Ariel argitaletxeak.
Igartubeiti, El Pais-eko El Viajeroko artikulu batean
Euskal Herriko 20 geldiunen artean, Guillermo Esaín kazetariak, Igartubeiti Baserri Museoa, bigarrena aipatzen du.
Juan Garmendia Larrañagak jaso du Ondare Saria
Etnografo eta historialariak bere lan eskergagatik, egindako lanean autodidakta izateagatik, eta bere eskuzabaltasunagatik merezi izan du saria epaimahaiaren aburuz.
Euskal marinelen oiartzunak
Badira bost egun Mor bihaneko “La Semaine du Golfe de Mor Bihan” amaitu zela, eta itzuli dira gure marinelak.
Baserrietan suaren aurka
Sua da oraindik ere baserrietako mehatxurik garrantzitsuena. Garai batean hartu ziren konponbide arkitektonikoei buruz hitzegingo dizuegu.
Cindy Gibbons, Parks Canadako zuzendaria Igartubeitin
Parks Canadako Cindy Gibbons zuzendaria, Delphina Mercer teknikaria eta beste zenbait lagun Igartubeiti Baserri Museoa bisitatu dute.
La Semaine du Golfe du Morbihanen Euskal Herria ohorezko gonbidatu
Bi urtez behin Morbihaneko golkoan antzinako itsasontzien bilera bat egiten da. Orain bi urte Albaola elkartea bertan egon zen, eta izan zuten harrera ona ikusita aurtengo urterako ohorezko gonbidatuak izatea eskeini zitzaien.
Sagarraren propietateak
Ikerketa berriek adierazten dutenez, sagarrak koresterol txarraren dosiak jeisten omen ditu. Baina historian atzera joz, aspaldian erabiltzen zuten sagarra zenbait gaisotasunei aurre egiteko.
Igartubeiti, TV3ko Thalassa saiokoek Albaolako Xabier Agoteri egindako erreportaian
Xabier Agotek, Albaola Itsas Kultur Erakundeko arduradunak, urteak daramatza Euskal Herriko itsas ondarea mantentzen, babesten eta ezagutarazten. Helburu horiekin egitasmo asko burutu ditu, besteak beste, Ameriketatik eta Apaizac Obeto. Eta TV3ko Thalassa saiokoek egin dioten erreportai honetan ikusiko duzuenez, proiektu gehiago ditu buruan.