Sagardoa eta sagarraren turismoa
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Itsasmendikoi Fraisororekin lankidetzan, sagardoa eta sagarraren turismoa bultzatzeko asmoz, "Sagardotegietan bisita gidatuak egiteko oinarriak" antolatutako ikastaroan parte hartu dugu.
Landare berezien 10. azoka
Apirilak 28 eta 29an Iturrarango Lorategi Botanikoan landare aukera zabala eta ekintza osagarriak Aiako herrian.
Gure lurra, gure etorkizuna dokumentala
Gaurkoan, erreflexiorako dokumental baten berri eskaintzen dizuegu, Bizilur eta Ehne Bizkaiak sortutako Gure lurra, gure etorkizuna.
Egurra, baliabide eraginkorra eta ekologikoa
Igartubeiti bezalako XVI. mendeko baserriak egurrez eraikitzen ziren, gaur egungo etxe ekologikoek ere material hau erabiltzen dute barne isolamendurako egokiena delako, eraginkorra eta ekologikoa gainera.
Seguran Lore eta landareen XII. azoka
Astebururako zenbait ekitaldi antolatu dituzte azokaren inguruan.
Zorionak Ordiziako azokari
Baita asteazkenero bertan beraien produktuak saltzen dituzten baserritar eta ekozleei, azokaren hedapena sustatzen duten D'elikatuz-eko lagunei ere.
Debagoienako X. Jardunaldi gastronomikoak
Menu bereziak, bisita gidatuak, azokak eta dastaketak antolatu dituzte apirilaren 15era bitartan.
Mikroalgak biodiesela ekoizteko
Neiker-Tecnaliak, Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak Energreen izeneko ikerketa egitasmoa zuzentzen ari da.
Inagrosalute eskola lehiaketa
Inagrosalute proiektuak Nafarroan, Akitanian eta Euskadin nekazaritza jarduerak duen garrantzia gizarteari ezagutzera ematea du helburu. Ildo horretan, hezkuntza funtzeskoa denez, EAEko ikastetxeei zuzendutako lehiaketa antolatu dute.
San Blas eta Kandelari egunak
Otsailak 3an ospatzen da San Blas eguna eta herri askotan mantentzen da bedeinkazio bereziak egiteko ohiturak. Bezperan, berriz, Kandelari eguna.
Goiberriren spota Igartubeitin grabatua
Goierriko astekari berria, Goiberri, otsailaren 3tik aurrera argitaratuko dute, Goierritarra eta Otamotz aldizkarien baturatik sortu den komunikazio proiektu berria
Bisitari gehiago 2011ean
Igartubeiti Baserri Museoak 2011ean %21 bisitari gehiago izan ditu 2010ean baino.
XVI. mendeko izenak
Domingo, Martin, Ana, Kattalin eta Maria ziren XVI. mendean modan zeuden izenetako batzu.
Altzaporru, Basherri talde berria Urola Garaian
Martxoko post-etako batean baratzeko elikagaiak bitartekorik gabe kontsumitzeko aukera eskaintzen duten Basherri taldeaz hitzegin genizuen, oraingoan, Urola Garaian, Altzaporru taldea sortu dela eta, albiste pozgarriarekin gatoz.
Baserritarrentzat merezitako saria
Goimen elkarteak eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Baserritarra, natur zaintzaile lehiaketan parte hartutako 54 baserritarrek jasoko dituzte merezitako sariak, abenduaren 17an, Legazpiko kultur etxean ospatuko den ekitaldian.
Igartubeiti, aurten ere Kultura Bonu kanpainako partaide
Erosleei dendan salgai ditugun liburu eta ipuinak erosteko aukera eskainiz, abenduaren 12tik urtarrilaren 20ra bitartean.
Imanol Manterolak eta Unai Larrañagak lortu dute argazki bildumarik onenari saria
Sagardo Astean antolatutako argazki lehiaketako 20 parte hartzaileen artean (15 heldu eta 5 gazte) 6 suertatu dira saridunak. Argazki guztiak ikusgai izango dira interpretazio zentroan urtarrilaren 8rarte.
Nabarrherri egitasmoa Urretxun
NabarrHerri egitasmoaren helburua, euskal kultura eta nafar identitatea gizarteratzea da. Asmo horrekin, ostiraletik igandera bitartean, artisautza eta elikagaigintza arloko ekoizleak izango dira Urretxun, herrialde ezberdinetako eskulanen eta produktuen azokan. Kulturarteko jai-giro ederrean, Euskal Herriak bere kultugune berezia izango du. Bertan, historia erakusketa iraunkorra, kantaldiak, haur-antzerkia, ikus-entzunezkoa, hitzaldiak eta kale antzerkia, eskeiniko dira.