Albisteak

"2016 Bidea"-ko 14. etapa Igartubeitin

2016/07/04

Ekainak 26an goizeko 9:00etan eman zaio hasiera etapa honi Igartubeiti Baserri Museoan. Bertan, bisita gidatuak, tailerrak eta "Bertatik Bertara" dastaketa izan dituzte aukeran parte hartu duten ehun bat pertsonek.

Jasangarritasuna nagusi "Baserri Egunean"

2016/06/14

Jasangarritasun gaiari eskaini diogun jarduera honi, "Ezkio-Itsasoko Zela baserriaren historia eta zaharberritzea" solasaldiarekin eta bisita gidatuarekin eman diogu hasiera. Ondoren, helduek xaboiak egiten ikasteko aukera izan dute, umeek buztina landu duten bitartean. Bazkaldu eta gero Josu Bergarak kontzertua eskaini du.

"Ongi etorri baserrira" ekimena

2016/06/10

Enba sindikatuak antolatzen duen hirugarren edizio honek, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskaintzen du. Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. Antolatzaileen ustez, ekimen hau bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dituzte denon esku.

Gipuzkoako sagardorik onenak

2016/06/03

Bihar, ekainak 4ean, aukeratuko dituzte sei sagardoetatik Gipuzkoako onena.

ONDAREBIZIA Jardunaldiak "Museo Irekia. Egiteke dauden erronkak"

2016/05/26

Rezola Museoak eta Oiasso Museoak Ondarebizia ekimenaren barne, "Museo irekia. Egiteke dauden erronkak" jardunaldiak antolatzen dituzte ekainaren 15ean, 16an eta 17an, Irungo Gordailuan eta Oiasso Museoan.

Ibilaldi botanikoa bizikletaz

2016/05/04

Clara Gutierrezek, biologoak, gida botanikoak eta jangarriak diren landare basatietan adituak, Bizitrikesekin batera, Donostiatik Arditurrira ibilaldi botanikoa bizikletaz antolatu dute maiatzak 8rako

Gazta eguna Idiazabalen

2016/04/29

Maiatzak 1ean, igandean, Gazta eguna ospatuko da Idizabalen. Egitarau zabala eta interesgarria antolatu dute, aurtengo edizioan ere. Astean zehar, larunbaterako eta iganderako ere jarduerak antolatu dituzte, mami txapelketa, "Nire artzantza" dokumentalaren emanaldia, herri kirolak eta Dominika Agergarai artzainari omenaldia, besteak beste

"Natur turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna" IV. Jardunaldietako aukeratutako Tuitak

2016/04/25

Apirilak 21ean, Tolosako Topic-en "Natur turismoa, berrikuntza eta iraunkortasuna" IV. Jardunaldian parte hartzeko aukera izan dugu eta ostiralean, apirilak 22an, Lurraren Eguna ospatu dugunez, solasaldietan aipatu ziren zenbait idei interesgarri partekatu nahi ditugu tuiten bitartez. Jardunaldia oso interesgarria izan da, Eskoziatik, Noruegatik, Islandiatik toki euritsu eta hotzetatik Tenerifera bidaiatu dugu, guztiok natur turismoaz gozatzea posible dela egiaztatu eta elkarlanaren bitartez sortutako egitasmoak ezagutzeko aukera izan dugu.

"Sagardoaren lurraldea ezagutuz" ibilaldia

2016/04/19

Astigarraga eta Hernani herriak zeharkatuko ditu apirilaren 24ean, Sagardoaren Lurraldeak, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalek antolatuta.

Ilargiaren eragina egurrean baieztatua

2016/04/14

"Egurraren inguruko jakinduria eta jakintza" izeneko jardunaldietan aurkeztu berri duten ikerketa zientifiko baten arabera. Apirilaren 13tik 15era ospatuko dira hitzaldi eta aurkezpenak, Hernanin, Pasaian eta Donostian. Igartubeiti Baserriko egurrek 500 urte baino gehiago diraute zutik, gure arbasoen jakinduriaren lekuko.

14. Landare berezien azoka

2016/04/08

Apirilaren 23 eta 24an, Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurtengoan 48 mintegik parte hartuko dute, Frantzia, Italia, Espainia eta Euskal Herriko txoko ugarietatik. Kontinente guztietako landareak ikusi eta salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu.

Artzain eguna Ordizian

2016/03/30

Ordizian 2016ko azoka berezien egutegiari hasiera emango dion Artzain Eguna ospatuko da gaur, martxoak 30. Artzainak eta gazta dira protagonista goiz honetan. Besteak beste, Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egingo da, Tolosako Fronton Jatetxeko Roberto Ruiz sukaldariaren eskutik.

Islandian hildako baleazaleen inguruko dokumentalaren grabaketa Igartubeitin

2016/03/22

Bizkaiko Old Port Films ekoiztetxea Islandian 1615ean eraildako baleazale euskaldunen inguruko dokumentala grabatzen ari da. Igartubeitin burutu dituzte grabaketa zati batzuk martxoak 16an eta 17an.

Familia Planak Urola Garaia eskualdean

2016/03/17

Aste Santurako eta Pazko Asterako Familia Planak antolatu ditugu Urola Garaiko zenbait museo eta bestelako ekipamenduak.

Emakumeen eguna ospatu dugu Igartubeitin

2016/03/16

Helduei eta haurrei zuzendutako Hazien inguruko tailerrekin eman zaio hasiera "Emakumeak Landa ingurunean IV. Jardunaldia"ri. Bazkaldu eta gero, "Amama" filma ikusteko aukera izan da, Asier Altuna zuzendaria bertan izan da ondorengo solasaldian. Haurrek bitartean, gailetak egin dituzte.

Giro aparta Barrikotean eta bertso saioan

2016/03/08

Urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtuta dastatzeko aukera izan genuen Igartubeitin. Ekitaldiari hasiera emateko Urretxu-Zumarragako bertso eskolako Gorka Azkarate eta Asier Sasieta aritu ziren bertsotan. Ondoren, Yartuko lehendakariaren hitzak eta Bitorino, Juan, Jose Luis, Pedro, Luis Mari eta Joseba, Igartubeitiko dolarea martxan ipintzeko lanetan diharduten pertsonei omenaldia, bertsoak, sagar dastaketa, jana eta trikitixa.

Emakumeak landa ingurunean IV. Jardunaldia

2016/03/01

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Igartubeitin, martxoak 13an.

Barrikotea eta bertso saioa

2016/02/23

Igartubeiti Baserri Museoan urrian egindako sagar zukua sagardo bihurtua dastatzeko ordua iritsi da. Martxoak 5ean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera, sagardoa eta bertsoak uztarturik.

Zortzi kontakizun aurkeztu dira Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara

2016/02/02

Guztira zortzi kontakizun aurkeztu dira Igartubeiti Baserri Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara II. euskarazko kontakizun laburren lehiaketara. Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du.

Artxiboa