IGARTUBEITI ABENDUAN
“Abendua gau huts eta jai huts” dio esaerak, eta halaxe da, abenduan izango baititugu egunik motzenak eta gaurik luzeenak. Izan ere, abenduaren 21etik aurrera, neguko solstizioaren ondotik negu bete-betean sartuko gara. Honek esangura eta magiaz beteriko garaiari ekitera goazela esan nahi du, eta erdi gunean argia-sua izango dugu. Eta noski gure basoek zeresan handia izan dute, neguan argia eta beroa nahi bazen egurra eta ikatza etxean behar zen. Eta aldi berean abenduak hotza eta izotza ekarriko digu, eta honek lurra hoztu egingo digu. Beraz baratzean lurra zaintzeko lanetan hasi beharrean gara.
"Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera" dastaketa lantegia
Parte hartzaileek prozesu guztiari buruzko azalpenak entzun eta sagar ozpinarekin egindako errezetak dastatu ahal izan dituzte.
Igartubeitiko Sagardo Astea TVE1eko "Aquí la tierra" saioan izango da gaur
Sagardo Astean murgilduta geundenean TVE1ek grabatu zuen erreportaia, gaur, azaroak 16 eskainiko da gaueko 20:30etatik 21:00etara.
Azaroa Igartubeitin
Azaroak negu usaina dakar, baratzea, ingurunea eta baserria bera neguko hotzaldirako prest egon behar dute. Azaroa hitzak berak, gure historian zehar eta batez ere landa eremuetan adiera ezberdinak hartu izan ditu. Batetik azaroa hazi aroa dela esan ohi da. Historikoki zenbait zereal edo zekaleen haziak orain ereiten baitziren. Bestalde, lurrari lotutako egoera bat da, lurra ongarritzeko garaia esan nahi du. Eta azkenik aza-aroa ere esan nahi du, azakien sasoia dela, neguari aurre egiteko. Baina aldi berean, hilabete honek lotura estua du sinesmenen munduarekin, azaroko lehen egunean hildakoen arimak bisitan etortzen zirela pentsatu izan baita Euskal Herrian.
Sagardo Astearen 17. edizioa: Igartubeiti Baserriko dolarea martxan urriak 10etik 19ra
Aurten baserria sagarraren ziklo jasangarri eta naturalaren inguruan kontzientziatzen ahaleginduko da, bertako komunitatera hurbilduz eta ekimenera kide bezala gehituz; baita ere, jardueran mugikortasun jasangarriaren eredua txertatuz. Edizio honetan, Juan Mari Beltran musikariak, Rafa Gorrotxategi, gozogileak, Dani Lasa sukaldariak eta Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak, eskainitako hiru lantegi izango ditugu.
Igartubeitiko baratzea eta bere ingurunea urrian
Urriak Euskal Herrian amaiera eta aldi berean hasiera esan nahi du, hilabete honekin batera udazkena datorrelako. Baserritarren ahotan “udaitzena” zen, hau da, udararen azkena. Baratzari dagokionean udarako azken uztak jasotzen jarraituko dugu eta negura begirako zenbait landaketa egin edota lurra zaintzeko hainbat jarduera egin daitezke. Inguruneari arreta eskaini behar zaio, urtaro aldaketa nabarituko dugulako bai inguruetako zuhaitzetan baita udazkenak dakartzan haize ufadetan ere. Eta noski, fruitu bilketa garaian gaude, batez ere bati emango diogu garrantzia, sagarrari.
Alos Quartet-en “Garden” kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean
Alos Quartet laukoteak kontzertua eskainiko du Igartubeiti Baserriko dolarean urriak 6an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Zorionak Aroa Perezi eta Iker Aginagari, #Handiaren lagunak Challenge sarituei!
Irabazleak Igartubeiti baserri museoko dendako artisau produktu gastronomikoz osatutako bi saski eskuratu dituzte.
Igartubeitiko baratzea eta ingurunea irailean
Herri jakinduriaren arabera, iraila iratzearen hilabetea dela esaten da, eta arrazoi faltarik ez. Iratzea, garoa izendatzeko beste izen bat da. Ikusiko dugun moduan, irailean garoak garrantzia handia izan du historian zehar, udazkenerako eta negurako ezinbesteko konpainia izan baita baserritarrentzat. Garoak baserrietan izan duen garrantziaren adierazle da Txomin Agirre idazleak 1912. urtean argitaratu zuen Garoa izeneko eleberri ospetsua.
Igartubeitiko baratzea eta ingurunea abuztuan
Abuztuko esaerak honela dio: “abuztuan azkenerantz, eguna doa indar beherantz”. Abuztuan uda bete-betean gabiltza. Berau da, uztailarekin guretzako hilabeterik beroena. Baina baserri eta landa inguruetan ez da izango deskantsurako eta oporraldirako asti handirik. Izan ere, hotzari eta goseari aurre egiteko. negurako ganbara betetzeko egin ahaletan murgiltzen hasteko garaia da nekazarientzat.
Eragozpen fisikoak kentzen
Igartubeitin mailakako neurri irisgarriak ezartzen ari gara, pertsona guztiak museoan sar daitezen eta bisita egin dezaten.
"Itsasoa opari", Maialen Akizuren kontakizunak jaso du Istorioak belarrietara IV. euskarazko kontakizun laburretako lehiaketako 1.saria
2. saria, "Anaia bi" kontakizunagatik Idoia Garzesek jaso du. “Uhinak beti gazi”, Ainara Elizondoren kontakizunak jaso du hirugarren saria.
Asier Gogortzaren Mendebalde erakusketa
Asier Gogortza egilearen aukera estetiko eta pertsonaletik abiatuz, Euskal Herriko toki ezberdinetako baserrien 22 argazkiz osatutako multzoak ezaguna zaigun iruditegia berrirakurtzea proposatzen digu. Erakusketa Igartubeiti Baserri Museoan izango da uztailaren 18tik azaroaren 4ra arte.
Uztaila Igartubeitin
Hilabete honetan leherketa etorriko da, eguzkiak ederki berotuko du eta landareek gustura hartuko dute. Uztaren hilabetean, esaerak honela dio: “uztaiean igitaia eskuan”. Lehenengo uztak jasotzen hasiko gara. Bestetik, ipar isurialdean belazeak mozten jardungo dute baserritarrek, eta hego isuri aldean berriz gari soroek beteko dituzte bazterrak.
Udarako plana
Uda honetan familian, lagunekin, taldean edo bakarka Igartubeitira bazatoz, #Handia13...argiak, kamara eta akzioa erakusketaz, familientzako bisita bereziaz eta esperientzietaz gozatzeko aukera izango duzu.
Igartubeiti ekainean
“Ekaina eguzki gaina” dio esaerak. Ekainarekin batera iritsiko zaizkigu gure bazter orotara udara datorrenaren oihartzunak. Baratzeetan landareak eguzkiari begira eta aitzurrak lurra laztantzen. Abereak eta artzainak goi lurretan. Inguruko larreetan belar moztuaren usaina. Eta hiri eta herriak arrats eta iluntze epelez gozatzen. Eta nola ez, udarari ongi etorria emateko solstizio eguna, su-gau magikoa, udaberriko indarrak bildu ondoren gure ingurunea indar-berriturik jaioko zaigu.
Azken egunak "Areago. Istorioak belarrietara" IV. Lehiaketara kontakizun laburrak aurkezteko
Epea ekainak 15ean amaitzen da.
“HANDIA” DA NIRE GORPUTZA
Abuztuaren 31a bitartean, Igartubeiti eszenatoki bihurtu zuen “HANDIA” filmaren aldi baterako erakusketa dugu ikusgai. Filmean jorratzen den gai nagusia aitzakiatzat hartuz, Gorputz Anitzen inguruko proposamen didaktikoa aurkezten dizuegu Igartubeiti Baserri Museoko bisita ibilbidearen osagarria eskainiz.
Juan Mari Beltran bikotearen kontzertua
"Euskal Herri Musikaren hots-larretan" kontzertu didaktikoa eskainiko dute Juan Mari Beltranek eta Errege Beldak Igartubeiti Baserri Museoan, maiatzak 19an, 16:30etatik 18:00etara, Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako programazio bereziaren barne. Publiko mota guztiari zuzendutako kontzertua izango da. Doako jarduera.
Ezkio Eusko Folkloren
Apirilaren 29an, Ezkioko Udalean, "EZKIO EUSKO FOLKLOREn" liburu bilduma aurkeztu zuten, eta Igartubeititik bertan egoteko aukera izan genuen. Ezkioko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Batzordeak eta Yartu Kultura Elkarteak elkarlanean argitaratu duten Ezkioko historiaren altxor zati bat.