Sagarra jotzeko pisoia
Igartubeitiko habe-dolarea martxan
Sagardo Astea ospatzen ari gara urriak 16ra bitartean. Asteburuan antzespenak Karmakros taldearen eskutik eta sagar prentsaketa zuzenean ikusteko aukera, eguerdiko 12:00etan. Astean zehar, berriz, taldeentzat ipintzen dugu martxan baserriko dolarea, 11:30etan. Sarrera guztiak agortuak daude.
Igartubeitiko habe-dolarea
Igartubeitiko habe-dolarea da baserriaren bihotza, garai honetan, urtero martxan ipintzen duguna
Gandeia taldearen kontzertu bikaina
Urriak 3an, Igartubeiti baserrriko dolarean Gandeia taldeak kontzertu bikaina eskaini du
Igartubeitik, "Kontaiguzu Ondarea" Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du
Hiru jarduera antolatu ditu Igartubeiti Baserri Museoak, kontzertua, dantza eta ipuin kontaketa.
Gandeia taldearen kontzertua Igartubeiti baserriko dolarean
Gandeia taldeak kontzertua eskainiko du Igartubeiti baserriko dolarean urriak 3an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. COVID19k eragindako edukiera murrizketak direla eta derrigorrezkoa da aurretik izena ematea telefonoz 943 72 51 07 edo idatziz igartubeiti@gipuzkoa.eus. Ezinbestekoa izango da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea eta maskara erabiltzea. Derrigorrezkoa da kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago, 17:30etan bertan izatea.
Baserrietan garo usaina izaten zenekoa
Irailak ere badakar bere mintzoa. Eta baserri munduan historian zehar hilabete honen soinua azkar asko entzungo zuen baserritarrak. Gurdia prest eta igitaia eta sega zorrotz, garotara joateko garaia izan ohi zen iraila. Gaur gaurkoz garorik ez, baina bestelako ongarriketak behintzat egiten hasteko garaia litzateke iraila.
Abuztua: baserritarra arbiaren peskizan ibiltzen zenekoa
Uda beteko hilabete honen izenek gure kulturak historian zehar izan dituen gertaera eta harreman sareen izaera ere agerian uzten du
Uztaila: garia jaso arto ogia egiteko
Uztailak dudarik gabe udara koloreak dakartza gure bazterretara. Baserritarrek dagoeneko eginak izango dituzte belar lanak: belarra moztu, zabaldu eta lehortu, fardoak egin, belar-bolak egin, etab. Bestalde gure bazterrek ori kolore eskerga indartsua hartua dute dagoeneko: gari uzta jasotzeko hilabetea da eta.
“Emakume ekintzaileak sagardogintzan”, sagardo munduko emakumeak ezagutzera ematen duen erakusketa
XVI eta XVIII. mendeen artean bizi izandako eta sagardoari lotutako lau emakumeen bizitza kontatzen duen erakusketa hau abuztuak 30era izango da ikusgai.
Igartubeiti Baserri Museoak bere ateak zabaldu ditu ekainak 2an
Kontaktu fisikoa ekiditeko QR kodeak txertatu dira edukietara iristeko. Zentroa egokitu da eta COVID aurrean prebentzio neurriak hartu ditu. Igartubeitik formatu murriztuetan kanpoko jarduerak eta Piztu Museoa programan bisitak nahierara eskainiko ditu 3. fasetik aurrera
Igartubeitiko garia
Neguan Igartubeitiko baratzean erein genuen garia eta orain, maiatzean landarea helduta dago, esaerak dioen bezala: “txikie banitzen-haundie banitzen maiatzen buru nintzen”.
Dastatu Igartubeiti Museoa!
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko on line ekimena. Partekatu zuen sukaldaritza proposamenak eta sariak lortzeko aukera izango duzue. Animatu!!!
"Dastatu Igartubeiti museoa" ekimena Museoen Nazioarteko Eguna online ospatzeko
Igartubeiti Baserri Museoak, beste ikuspuntu batzuetatik, bere bildumak eskuragarri jartzen ditu, bideo batean, gastronomiaren bidez, bere ondarea esploratzen du. Proposamenean Ezkioko Argindegi Ostatuko Josu Landa sukaldariak parte hartuko du. Era berean, publikoa gonbidatuko dugu beraien sukaldaritza proposamenak lehiaketa batean partekatzera.
Maiatza urteko ardatza
Apirilaren ondotik, maiatza ez dugu ez nolanahiko hilabetea izango. Esaera zahar batek ederki asko azaltzen digu maiatza iristerako baserri inguruetan dena pronto izatea komeni dela: “maiatza, urte guztiko ardatza”. “Loraila” bezala ere ezagutu izan da, zenbaiten ustez.
Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean
Igartubeiti Baserri Museoak astero partekatuko ditu bere webgunean baserritarrei eta sektoreko bitartekariei egindako elkarrizketak, podcastak eta COVID19ren aurreko testigantzak
Zaindu dezagun lurra!
Gaur, apirilak 22 Lurraren Eguna ospatzen da. Lurra zaintzea guztion betebeharra da, eguneroko keinu txikiekin lortu dezakegu
Igartubeitiko familiak sarean
Igartubeiti Baserri Museoko familiak sarean. Familian dibertitu eta entretenitzeko jarduera.
Baserritarren ekimenak koronabirusaren aurrean
Egoera berezi honen aurrean Euskal Herriko bazter ezberdinetako baserritarrak irtenbide eta ekimen ezberdinak bilatzen ari dira beraien lanak aurrera atera eta herritarrei bertako elikagaiak eskaintzen jarraitzeko. Horregatik, Igartubeiti Baserri Museotik baserritarren lanari aitortza egin nahi diogu, aldiro aldiro gure webgunean beraien ekimenen berri emanez.