Udarara jauzia
Baserriaren mundua oso lotuta egon da urtaroen aldaketekin. Horregatik, aldaketa horren sinbolo diren jai eta erritual asko ditugu, San Joan sua kasu
Euskal erromeria artelana
Udaberri amaieran eta udaren atarian, festa giroan hainbat erromeria ospatzeko garaia izaten da, San Juanak... Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" pinturarekin amaiera ematen diogu udaberria behatzeari eta 3 artisten 3 artelanen bidez hausnartzeko proposamenari
Ekaina eder, uda halaber
Ekainean baratzan landaketa ugari egingo ditugu. Hilabete beroa bada, adi! Landareek ura beharko dute eta erregadioa egin
Paisaia: ekaineko altxorrak
Honela dio esaera zaharrak euskaraz: "Enarak goizean txio-txioka egiten badute, eguraldi ona".
Ingurumenaren Mundu Eguna
Ingurumenaren Mundu Eguna da ekainaren 5ean, eta egun honen xedea munduko biztanleak gure ekosistemak zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzea eta ingurumenarekiko errespetua sustatzea da. Aurtengo lema “Berrirudikatu, berreskuratu, eraberritu” da.
Patrim + egitasmoaren bideoa
Bertan, Pirinioetako espazioak batzen dituen elementu poetiko eta oroigarri komun hori islatzen da
Maiatzeko ilgoran...
Maiatzean baratzean lanak egiteaz gain, inguruan ere badugu zeregina. Hain zuzen, maiatzeko ilgoran haltza botatzeko garaia izango da.
Museoen Nazioarteko Eguna
Igartubeiti baserri museoak ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten du, "Museoen etorkizuna: berrreskuratzea eta berriz imajinatzea" gaitzat hartuta, artistekin topaketa, 3D teknologia eta natura tailerra antolatu ditu.
"Le Greffeur" (txertaketa) artelana
Udaberria eta nekazariak ardatz dituzten bigarren margo lana aurkezteaz gain, San Isidro eguna dela eta, baserritarrak omentzeko gogora ekarri dugu Jean Francoise Millet artista frantziarraren lana
Ardiak mendian gora
Maiatza artzainentzako hilabete berezia da, zeregin ugari dituzte eta. Ardientzako ere berezia da maiatza, aldaketa ugari izango baitituzte
Erlea: bizitza eta heriotza
Esaera zaharrak honela dio: “Apirileko erlea niretzat, maiatzekoa besteentzat”. Udaberriaren etorrerarekin batera, erleak ere jardun bizian hasiko dira. Ez al dituzu ikusi oraindik lanean? Horrela bada, jarri arreta zure ingurura eta baten bat ikusiz gero, gelditu! Gerturatu isil-isilik eta ikusi nola egiten duen bere lana.
Nekazariak eta udaberria "Les travailleurs au champ" artelanean
Apirilean, udaberrian murgildu gara bete-betean. Oraingo honetan, artearen bidez urtaro honetan gertatzen den naturaren "berpizteaz" arituko gara. Udaberria behatzea eta 3 artisten 3 artelanen bidez hausnartzea proposatzen dizuegu.
Ingurua edertzen denean...
Loreak eta hauek dituzten koloreak ederrak dira! Begiratu zure ingurura, zenbat lore ezberdin ikusten dituzu? Bada gaurkoan aipatu nahi dizuedan lore horixka eder bat: arbilorea.
Orburua: apirileko burua
Apirila ere jorraila bezala ezaguna izan den hilabetea da. Hain zuzen, lurra jorratzen den hilabetea izan delako. Orain baratzean nahi ez ditugun belarrak kentzeko aprobetxatzen da. Jardun honi lotuta ere, badugu dantza folkoriko bat: jorrai-dantza izena duena. Dantzak alde batera utzita, jar dezagun arreta apirileko izarrean: orburua.
Aste Santua familian
Igartubeiti Baserri Museoak hainbat plan proposatzen dizkizu baserriaren eta bere natur inguruneen sekretuez goza dezazuen, familia guztiarentzat pentsatutako jolasen bidez
Baserritik: Begirada bat gaurko baserriari, Igartubeiti Baserri Museoko egitasmo berria
Emakumearen Egunerako antolatutako jarduerekin, Maite Retolazarekin, Oiharte sagardotegi eta nekazaletxearen jabearekin izandako solasaldiarekin eta Amaia Ruiz aktorearen "Emakume sagardogileak ahoz aho" ekimenarekin hasiera emango diogu "Baserritik" proiektuari.
Martxoa: udaberriari ate joka
“Martxoaren erdin gaua eta eguna berdin” dio esaera zaharrak, eta ohartuko zinen jada baduela bai arrazoia. Eguna eta gaua berdintzen hasten dira martxo erdi aldera. Argitasun honi esker, lurrak eguzki izpi gehiago jasotzen ditu eta honek lurra epeltzen hastea ahalbidetzen du. Honela, inguruan aldaketak izango ditugu; loreak eta kimuak jaiotzen hasi eta gure paisaia koloreztatuko dute. Modu berean, usainek eta txorien kantuek ere indar gehiago hartuko dute.
Sagarrandoen zaintzaz
3 Ene Kantak Igartubeitin
Eitb3 Ene Kantak saioko Eneko, Nerea, Astonauta eta Sator etorri zaizkigu bisitan Igartubeiti baserrira. Iban Maiz gidariak egin die harrera eta azalpen guztiak eskaini dizkie. Oso ongi pasa dugu beraiekin!!!