Zurezko koadroa ikusgai
Oraingo honetan ikusgai dagoen pieza zurezko koadro bat da. Ez da orain arteko objektuak bezala baserri munduari erreferentzia egiten dion etnografia pieza. Hala eta guztiz ere, baserriak gai edo paradigma bezala izan duen tratamenduaren inguruko hainbat xehetasun erakusten ditu, baserria ikur edo simbolo kultural bezala nola irudikatu izan den hausnartzeko eta pentsarazteko abagunea sortzen duen objektua da.
Zurezko koadro laukizuzen bat da, dekoraziorako egindakoa. Egurra zizelkatuz eginda dago, hainbat erliebetako forma emanaz. Koadroaren sinbologiaren oinarria XX. mende hasierako sagardotegia eta haren inguruan sortzen zen giroa irudikatzen duen eszena da.
Zurezko koadro hau XX. mende hasierako lehen hamarkadetan egindakoa dela esan liteke, eta garaiko burges familia batentzako enkarguz egindakoa da, zehazki Laffort senar emazte frantziarrei egindakoa.
Objektuaren inguruko informazio gehiago Igartubeitiko webgunean topatu daiteke.