Zumearen kolore bizi-biziak
Baserrietan, baratze inguruetan beti landatu izan dira zuhaixka eta landare ezberdinak heskai edo itxitura modura, zumea da horietako bat.
3 bat metro hazten den zuhaixka da, neguan hostoak galtzen dituena. Baina,orduan dator bere berezitasuna. Beste zuhaitzek hostoak galdu ondoren beren ikusgarritasuna galtzen duten moduan, sahatsak inguruko lilura guztia bereganatzen du. Izan ere agerian geratzen diren bere adaxkek, ori kolore bizi-bizia hartzen dute, sugarraren pare.
Igartubeiti baserriaren aurrean zenbait zume ditugu, eta baserriaren egurrezko eraikuntzarekin kontraste ederra sortzen du, negua alaitzeko. Gainera, baserrian zumearen adar luzeak saskiak eta aulkien oinarriak egiteko erabili izan dira.