Zorionak Ordiziako azokari
Aurten Ordiziako azokak 500 urte betetzen ditu, 1512an herri guztia suntsitu zuen sutearen ondorioz Gaztelako Juana La Loca erreginak herriari urtean zehar, asteazkenero, merkatu librea, zergarik gabea, egiteko errege baimena eman zion.
Ordutik asteazkenero bertan izan dira baserritar eta ekoizle belaunaldi desberdinak beraien produktu freskoak, garaian garaikoak saltzen.
Ospakizun hau behar bezala ospatu asmoz, egitarau zabala antolatu dute Ordizian. Martxoak 18an, igandean, V. mendeurrenaren ospakizuna izango da, Ordizia suntsitu zuen sutea oroituz. Programa honakoa:
- 10:00etan: Goizeresia Ordiziako Txistulariekin.
- 11:00-12:00: Barrena Kultur Etxean hasi eta Plaza Nagusian bukatuz. Tekno altxor bila "Ordizia eta Azokaren historia ezagutuz."
- 11:00 D'elikatuzen:
Harrera Azokako baserritarrei.
Inagrosalute proiektuaren aurkezpena.
Azokaren ikus – entzunezkoa.
"Azokaren txokoa"-ren aurkezpena.
Kimetz Elkarteak bultzatutako "Gaur Zortzi Azokan" emakume baserritarraren omenez eginiko dokumentalaren aurkezpena.
- 12:15 Azokako baserritar eta baserriko produktuak saltzen dituztenei omenaldia Plaza nagusian: omenaldi ekitaldia. Bertsolariak, aurreskua.
- 13:00 Beti Argi Bandaren kontzertua.
- 13:45 Azoka 500eko ipuin kalejira, Ahoz Aho Jaialdiaren barruan.Kaleetan festa giroa.
- 14:00 "500 urte, 500 plaza baietz!" Ekimenaren hasera Emaneurre taldeak antolatuta.
- 14:30 Frontoian herri bazkaria Azokako saltzaileekin. Larrun Arri eta Umore Ona abesbatzak, Laguntasuna Errondalla, bertsolariak...
- 17:00-20:00. Plaza Nagusian jolas bitxiak (4-9) urte bitartekoentzat.
- 17:30-19.00: kirol kooperatiboak (9-14) urte bitartekoentzat Joxe Miel Barandiaran Plazan.
- 19:00: Herrian zehar erromeria, dantzariak, txaranga, festa giroa.
- 20:00 Plaza Nagusian, amaiera ekitaldia. Sutea oroituz.
Oharra: Ordiziar guztiei baserritarrez janzteko deia egiten zaie.
Beste zenbait jarduera ere antolatu dituzte:
- Hilabeteko azken asteazkenetan Ordiziako merkatariek beren produktuak kalera aterako dituzte, Ordizia aire libreko azoka erraldoi bihurtuz.
- Otsailetik hasi eta uztaila bitarte, asteazkenero, Ordiziako tabernariek pintxo-potea eskainiko dute 1,50€ren truke 18.30tatik 21.30tara.
- Azoka bereziek V. mendeurreneko programa berezia izango dute: Artzain Eguna (apirilak 11), Euskal Jaiak (irailak 5), Erdi Aroko Azoka (Maiatzak 12 eta 13, Maiatzaren 15ean Azoka ospatzeko Ordiziak jaso zuen errege baimena oroituz) eta Gabonetako Azoka Zuria (abenduak 26).
- "Ordiziako Azoka, Zentzumenentzat oparia " bisitari guztiei eskainitako esperientzia turistikoa.
- Azokaren historiaren inguruko hitzaldi sorta.
IKTeroek egindako infografia