Zaindu dezagun lurra!

2020/04/22
Gaur, apirilak 22 Lurraren Eguna ospatzen da. Lurra zaintzea guztion betebeharra da, eguneroko keinu txikiekin lortu dezakegu

Konfinamendu egun hauetan kutsadura asko murriztu da. Momentu hauetan bizi dugun krisi egoera honek gure jarrera aldatzera eta hobetzera bultzatu beharko liguke.

Ba al zenekien…..?

  • Kotoizko kamiseta bat egiteko 2.700 litro ur behar direla, 3 urtetan pertsona batek edaten duen kopuru bera.
  • 30 posta elektroniko ezabatzean 22W aurrezten direla, egun batean kontsumo txikiko bonbilla baten gastu berbera. 
  • Munduan hegazkin bat aireratzen dela 0,86 segunduro. Europako hegaldi batek 400 kg berotegi efektu gasa isuritzen ditu. Trenak hegazkinak baino 20 aldiz gutxiago kutsatzen du. 
  • Itsasoetan pilatutako plastikoak 150 miloi tona pisatzen dituela, Himalayako mendi baten antzekoa. 

Zentzuz kontsumitzea, gure bizimodua birpentsatzea, ohitura batzuei uko egitea.... Mundua hobetzea guztion ardura da eta keinu bakoitza oso garrantzitsua izan daiteke.

Zaindu dezagun lurra!

Igartubeitiko baratzea