Xabier Mendiguren joan zaigu
2023/10/03
Itzultzaile, idazlea, Kontseiluko lehen idazkari nagusia eta euskaltzain urgazlea
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserrian jaioa, euskalgintzaren bultzatzailea, euskararen aldeko ekimenean buru belarri aritutakoa.
Bere ama Frantziska zaintzera etortzen zenean bisita egitera etortzen zitzaigun Igartubeiti Baserri Museora.
Eskuartean dut "Bi istorio" liburua, Xabierrek idatzitakoa, museoko langileei oparitutakoa, berak idatzi bezala, oroitzapen bat izateko...Bi ipuinez osatutako liburu honek "Imajina ezazu Euskadi" sariak jaso zituen. Ipuin hauetan kontatzen diren istorioak igortzen jarraituko ditugu Igartubeitira datozen familiei.
Izan dezazula lurra arin.