Udazkena, urtarorik ederrena

2023/09/26
Hala dio atsotitzak, berde ilun eta marroi koloreak nagusituko dira gure paisaietan

Udazkenean sartu gara iada. Momentuz, egun eguzkitsuak ditugu.

Baserritarren ahotan “udaitzena” zen, hau da, udararen azkena.

Perretxiku garaia, aurten euriteak lagundu dute. Hegaztiek ekin diote urteroko migrazioei, hego haizeak ere iritsi zaizkigu eta sagarra jotzeko garaia ere hemen da jada. 

Udazkena hemen dugularen seinale dira baita, garoa, korostia, intxaurrak eta urrak ere, besteak beste.