Uda Igartubeitin

2017/06/14
Ekaina, uztaila eta abuztuan ekintza zoragarriak Igartubeitin!

XVI. mendeko bizimoduaren berri izango duzue; ohiturak, tradizioak, lanak, sagardoa bera nola egiten zen...
Horrez gain, tailer eskaintza zabaletik gehien interesa zaizuena aukeratu dezakezue.
Ezkion aurkitu gaitzakezue asteartetik igandera.
Begira gure tailer eskaintza zabala:

  • Gailetak egiten

Zuen gailetak egin eta dastatu ahal izango dituzue, sentsazioz beteriko esperientzia bizigarri honetaz gozatuz.  

  • Baratzea + Pizza

Urtaro bakoitzean erein eta biltzen diren barazkiak ezagutuko dituzue. Igartubeitiko baratzean sasoi honi dagozkionak landatuz eta bilduz. Bertako produktuekin zuen pizzak egingo dituzue. 

  • Natur kosmetika

Usain gozoetan murgildu zaitezte, sorkuntzaren bitartez, xaboi eta krema naturalak eginez. 

  • Baserriaren eraikuntza

Igartubeiti baserrian zutabeen eta habeen egiturari erreparatu, egurra eta harria ukitu ondoren, beraien propietateez hitzegingo dugu, baserriko egituran dolareak duen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, parte hartzaile bakoitzak baserriaren maketa bat diseinatuko du. Amaieran, mendia eraikiko dute guztion artean eta bertan baserri bakoitza kokatuko dute, kolore ezberdinetako baserriez osatutako paisaia sortuz.

  • Aiton-amonak bezala jolasten

Garai batean txingak, soka-saltoa... erabilita jolasten zuten gure aiton-amonek eta tailer honetan garai bateko bizitzaren berri izateaz gain jolasten zuten jolas horien berri izango duzue horietara jolastuz. 


​Deitu edo/eta idatzi, egin erreserba: 943722978; igartubeiti@gipuzkoa.eus

Uda Igartubeitin

Udan tailerrak Igartubeitin