Uda honetan, bizi Igartubeiti!

2024/06/24
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu. Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!

Igartubeiti Baserri Museoan, uztailean eta abuztuan ondorengo jardueretaz gozatzeko aukera izango duzu: 

EgiN EZAzu zure sagar zukua

Prest al zaude sagar-zukua egiteko ohiko prozesua jarraituz?

Ezagutu baserriko dolarearen sekretuak eta egizu zure sagar zukua gero gazta pintxo batekin dastatzeko.

Asteazkenetan 10:30-12:00

6€ helduak 4€ haurrak

Sagar zukua

 

 

 

Pintxo eta txotx! Bisita eta dastaketa

Igartubeiti baserrian jakiek izandako garrantzia ezagutuko dugu, “Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez Euskal gastronomian murgilduko gara eta pintxo bat dastatuz eta txotx eginez bukatuko dugu bisita.

Uztailak 6 eta 20 / Abuztuak 10 eta 31

11:00 euskaraz eta 12:30 erderaz

6€ helduak 4€ haurrak

Pintxo eta txotx

 

Bizimoduak, familia bisita

Igartubeiti Baserriak eta Lenbur Fundazioak, Urola Garaiko Turismoarekin batera, bisita tematiko bereziak antolatu ditugu, non Igartubeiti Baserria ezagutzeaz gain, Aiton-amonen eskola eta etxebizitza bisitatuko ditugun.

Familia ekintza honetan, baserriko bizimodua ezagutuko dugu zentzumenen bidez, nola egiten zuten lo… zer jan eta edaten zuten…Igartubeiti Baserri Museora bisita sentsorial bat eginez. Jarraian, industrializazioak bizimodu honetan izan zuen eragina ikusiko dugu, Aiton-amonen garaiko eskola eta langileen etxebizitza ezagutuz.

Uztailak 21

  • 11:00 Igartubeiti Baserri Museoa (Ezkio)
  • 12:30 Eskola eta etxebizitza (Legazpi)

DOAN

Bizimoduak

Igartubeiti familian

Elementu desberdinak dituzue eskuragarrai museoko harreran Igartubeiti familian gozatzeko, modu autonomo eta dibertigarri batean:

  • ”Martintxoren baserria” liburuxka
  • Piko- piko jolasa
  • Ehundu telareetan

Familiak

 

 

 

Bisita komentatuak

Ezagutu baserrietako bizimodua, ohiturak eta sagardoaren kulturaren jatorria.

Igartubeiti ez da azaltzen, bizi egin behar da!

  • 11:00 Euskeraz
  • 12:30 Gazteleraz
  • 17:00 Euskeraz edo Gazteleraz

Ordutegia:

  • Astelehenak: Itxita
  • Asteartetik Larunbatera: 10:00 - 14:00 / 16:00 - 19:00
  • Igandeetan: 10:00 - 14:00 

 

 

 

Izen-emateak: online,  943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus