Txotx!!!

2012/01/13 sagardoa
Julian Iantzik hasiera eman dio txotx denboraldiari, ohiko "Hau da gure sagardo berria" oihuarekin.

Txotx denboraldi honetako sagardoa afrutatua eta freskagarria da, adituen esanetan. 2011. urte honetan euskal sagastietako ekoizpena iazkoaren antzekoa izan da eta izurriteen kontrolerako burutu diren lanek sagar ekoizpena mantentzen lagundu dute.
Eguzki ugariak eta neurriko euriak, sagarren elementu aromatikoen konzentrazio egokia ahalbidetu dute. Gipuzkoako barnekaldean, ekoizpena askoz txikiagoa izan da eta Igartubeiti Baserrian urrian zanpatu genituen 4.000 kiloetatik, bertan, Ezkio-Itsason  1.000 kilo bildu ziren soilik, gainontzekoa, 3.000 kilo sagar Usurbildik ekarri behar izan genuen.

Euskal Herriko sagardotegi guztiei buruzko informazioa eskura izateko asmoz, kontsultarako bilatzailea sortu dute, momentuz gazteleraz soilik dirudienez. 

Albiste honek euskarazko komunikabideetan izandako oihartzuna:

Berria

Eitb

Sareko argia

Goierri Ekialdeko Hitza

 

Txotx irekieraren prentsaurrekoa

Prentsaurrekoan, ezkerretik eskubira, Jose Angel Goñi, Sagardun partzuergoko ordezkaria, Pilar Zorrilla, Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordea, Julian Iantzi, aurtengo denboraldiari hasierako emateko protagonista, Andoni Gartzia, Astigarragako alkatea, Jon Azkue, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailburuordea eta Jon Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko Diputatua.