Txotx denboraldia
2025/01/16
Iritsi da Txotx garaia. Apirilaren erdira arte sagardoaz, bakalauaz, txuletaz gozatzeaz gain, sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dugu, Igartubeiti dolare baserrian bisita gidatuaz eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuz
Txotx denboraldian ere, sagardoa edan eta bakalaua zein txuleta jateaz gain, sagardo kultura gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen dugu esperientzia paregabe baten bitartez. Igartubeiti baserriko dolare ikusgarria bisitatu ondoren, sagardotegian, bertako sagardoaz eta menu tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu.
Esperientzia honi buruzko informazio gehiago, baita Igartubeitik eskaintzen dituen beste plan batzuei buruzkoa.