Txotx denboraldi berria
Ekitaldia Sagardoetxean izango den prentsaurreko batekin hasiko da eguerdiko 12:00etan eta ondoren Petritegi sagardotegian 2010eko uzta dastatzeko aukera izango da. Txotx denboraldiaren hasiera honekin, Gipuzkoan dauden 71 sagardotegiek beraien ateak irekiko dituzte martxorarte.
Azken hilabete honetan sagardogintzari buruzko albiste desberdinak argitaratu dira.
Duela egun gutxi, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak 2011-2014 Berrikuntza Plana aurkeztu du.
Bestalde, blog honetako beste post batean adierazi genuen bezala, zenbait gipuzkoar sagardogileek beraien sagardoa Eusko Label izendapena izateko lanean dihardute. Beste 14 sagardogileek, "Sagardo mahaia" izenarekin, beraien kalitate zigilua sortzea erabaki dute zenbait komunikabideetan duela egun gutxi argitaratu dutenaren arabera.
Noticias de Gipuzkoa