Txotx

2013/01/22 sagardoa
Iritsi da Txotx garaia. Martxoaren bukaerarte sagardoaz, bakalauaz, txuletaz gozatzeaz gain, sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dugu Gipuzkoako hainbat sagardotegietan eskaintzen dituzten bisita gidatuei esker, baita Igartubeiti Baserri Museoaren bitartez ere. Zeraingo bi sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzua izango da aurten ere.

Sagardotegietara joango den jende askok "Txotx" hitza entzungo du baina ez du jakingo hitz hori nondik datorren. "Zotz" hitzetik dator, zuhaitzaren adarra esan nahi du eta sagardoari dagokionean, 5-10 zentimetro neurtzen duen kono formako egur zati luze eta meheari esaten zaio, kupelaren zuloa ixteko erabiltzen dena, hain zuzen.

 Txotxa kupeletan

 

Txotx garaiari helduz, Gipuzkoako hainbat sagardotegietan bisita gidatuak eskaintzen dituzte, Igartubeiti Baserri Museoan, berriz, XVI. mendeko dolare-baserriei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango duzue. Sustraiak telebista programak erreportaia eskaini du sagardoaren kulturaren inguruko eskaintza turistikoaz.

 

Igartubeiti Baserri Museotik oso gertu, Zerainen bi sagardotegi ditugu, Oiharte eta Otatza. Bertara joateko doako autobus zerbitzua eskaintzen dute Beasaindik, Lazkaotik, Legazpitik, Ordizitik, Ormaiztegitik eta Zumarragatik, ondorengo bideoan ikus ahal izango dezuten bezala.

 

Beraz, ez dago aitzakirik sagardoaz eta sagardoaren kulturaz gozatzeko.