Txarri jaia Arantzazuko parketxean

2014/02/20 Jarduerak
Arantzazu Parketxeak eta Arantzazuko Adiskideak, biak lankidetzan, eta Arantzazu Gaur Fundazioak, azken hau laguntzaile izanik, txerriaren inguruko jardunaldia antolatu dute otsailak 22rako, larunbaterako, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Txerria eta natura uztartuko dituzte jardunaldi honetan oraintsu arte inguruko txerriak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko larretan hazten zirela gogoratuz, basoak ematen zituen fruituaz, ezkurraz eta pagotxaz besteak beste. Udazkenean txerriak nagusitzen ziren gure mendietan, txerria gure ohituretan, gastronomian, eta kulturaren beste alorretan ere, egoki errotuz. 

Programa: 

18.00: 

  • Natxo Santosen argazki emanaldia. Eskainiko diren irudien bitartez, baserrietan txerria nola hiltzen zuten ikusteko aukera izango da. 
  • Ondoren, Jose Antonio Azpiazuk eta Jerardo Elortzak hitzaldia eskainiko dute txerria eta basoari buruz, jarduera honi buruzko ohituretaz eta usadioetaz mintzatuz. 

Argazki emanaldia eta hitzaldia Gandiaga Topagunean izango dira.  

19.30:

  • 'Txarripote' Zelai Zabalen, Sindikan, Goiko Bentan eta Arantzazuko Hotelean. Txarripoteoaren prezioa, 1,5 €koa da, edaria eta pintxoa, biak barne. 

 

Txarri jaia Arantzazun