Turismo eskaintza Oiharte sagardotegian
Zeraingo Oiharte sagardotegian bezeroei sagardoaren historia, sagardoa nola egiten den eta sagardoa dastatzeko orduan kontutan izan beharreko oinarrizko ezagupideak erakusten zaizkie, bai azalpen bidez eta baita ikusentzunezko baten bidez ere.
Eskaintza turistikoaren barruan aukera desberdinak daude nahiz banakako nahiz taldeentzako:
-
Oiharte bisita
Bisita gidatua + sagardo kata + txistorra pintxoa.
-
Oiharten dastatu
Bisita gidatua + sagardo kata + hamaiketakoa
-
Oiharten gozatu
Bisita gidatua + sagardo kata + bazkaria
Erreserba egitea beharrezkoa da.
Bisita gidatuak euskara eta gaztelaniaz eskainiko dira. Astebete lehenago abisatuz ingelesez edo frantzesez ere eskainiko dira 15 lagunetik gorako taldeentzat.
Bisita hauez gain, beste museo batzuekin ere pakete turistiko desberdinak sortzeko asmoa dute, horien artean, Igartubeiti Baserri Museoa. Oiharte, sagardotegiaz gain, nekazal etxea ere bada.
Zorte on eta zorionak horrelako ekimen bat aurrera eramateagatik!