Seguran Lore eta landareen XII. azoka
2012/03/23
Azokak
Astebururako zenbait ekitaldi antolatu dituzte azokaren inguruan.
Segurako Udalak Lore eta landareen XII. azoka antolatzen du martxoak 24 eta 25ean.
Larunbaterako ibilaldi gidatua antolatu dute zuhaitz landaketa eta ibai inguruko ekologiari buruzkoa. Interesatuok 16:00etan herriko plazara hurbildu, bertatik hasiko baita ibilbidea.
Igandean, berriz, goizeko 10:00etan, azokaren irekiera izango da:
- Lore, landare, hazi, barazki-landare eta lorezaintzarako tresneria salmenta eta erakusketa
- Eskualdeko artisautza eta produktuak
- Herriko trikitilari eta kriseilu txistulari taldea
10:30etatik 14:00etara
- “Txerto ezberdinak fruitarboletan” Josu Osaren eskutik
16:30etatik 19:00etara, azokaren jarraipena:
- Bonsaiaren zaintza Jabier Lumbrerasen eskutik
- Trikitilariak herrian zehar
Euskal Herriko hazien banaketa eta trukaketarako aukera Hazien sarearen eskutik.
Igandean egun guztian zehar umeekin tailerrak Juan Karlos Esainen eskutik.