San Isidro eguna
Goierri eta Urola Garaiko 7 herrien artean (Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarraga) lankidetzan, auzolanean sustatutako Bertatik Bertara proiektua aurkeztuko da gaur, San Isidro egunean, Gabiriko Baztarrika baserrian.
Baserritar eta ekoizleen arteko elkar ezagutza sustatzea du helburu egitasmo honek. Auzolan honetan, landa ingurunean sorrera duten produktu ezberdinak (fruituak, barazkiak, egoskariak, zekaleak, haragia, esnekiak, eztiak, mermeladak) kontutan izango dituzte.
Bertatik Bertara ekimen berri honen aurkezpena maiatzaren 15ean izango da Gabiriko Baztarrika baserrian eguerdiko 12:00etan.
Ormaiztegin ere era berezi batez ospatuko dute San Isidro eguna. Herriko zein inguruko baserriek XIX.mendeko gaur arte izandako bilakaera ezagutzeko berriketaldia antolatu du Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko Baserritarrekin elkarlanean.
- 17.00etan ‘Ormaiztegi eta inguruko baserrien bilakera historikoa’ BERRIKETALDIA Zumalakarregi Museoan. Bertako baserritarren bizipenak kontatzen dituzten grabazioak zein historian eta etnografian aditua den Josu Tellabideren ezagutzak partekatzeko aukera paregabea.
Hizlariak hauek izango dira:
- Mekola baserriko Juan Felipe Rezusta
- Iraegi baserriko Javier Bastarrika
- Sosoazabal baserriko Joxe Domingo Yurrita
- Udabarro baserriko Juanito Urkiola
- Josu Tellabide etnologo eta historialaria
Oharra: berriketaldiaren amaieran MOKADUTXOA eskainiko da.
GureGipuzkoa.net | Layadores © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio