"Sagarretik sagardora. Sagardotik ozpinera" dastaketa lantegia
Igartubeiti Baserri Museoak antolatutako eta Jakoba Errekondok, Dani Lasa eta Llorenz sukaldariak eskainitako dastaketa lantegian, sagarretik sagardora eta sagardotik ozpinerako prozesua ezagutzeko aukera izan dugu.
Jakoba sagar mota ezberdinen azalpenak eskaini ondoren, muztioa, sagardoa eta ozpina nola egiten den azaldu du, parte hartzaileek dastaketa burutu duten bitartean. Esate baterako, albaka eta beste zenbait ozpin mota ere dastatu ditugu.
Dani Lasak eta Llorenz sukaldari katalanak sagardo ozpinarekin egindako saltsa, entsaladetarako alinoak, eskabetxe eta enkurtido errezetak dastatzera eman dizkigute, kardua, orburuak, txerri buztana, onddoak, antxoak, lupia eta beste. Amaitzeko postreak ere dastatu ditugu, mertxika, fruitu gorri mermelada eta abar. Errezeta guztiak sagardoarekin egindako ozpinaz eginak, benetan goxoak, guztiak!