Sagarretik sagardora, Omenaldi Gastronomikoa Bodegon Alejandron Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Astean

2014/10/10 Gastronomia
Donostiako Bodegon Alejandroko sukaldariak, Inaxio Valverdek, sagarrean oinarritutako platerez osatutako Igartubeiti Baserri Museoa Menua landu du.

Bodegon Alejandrok, Inaxio Valverde bere sukaldariaren eskutik,sagardoari omenaldia eskaini zion eta Igartubeiti Baserri Museoko Sagardo Astea aurkeztu zuen. Atzo, ostegun arratsaldean, jatetxean ospatu zen ekitaldiaren helburua gure gastronomiaren eta kulturaren hain ohikoa eta ezinbestekoa den produktua, sagarra eta sagardoa, omentzea izan da.  Ekitaldi honetan, Igartubeiti Baserri Museoari buruzko bideoa proiektatu zen, non, urtero, sagardo astean bere egiturako dolarea nola martxan ipintzen den ikusi ahal izan zen. 

Inaxio Valverde sukaldariak menu bat landu du, sagarrean oinarritutako platerez osatutako Igartubeiti Baserri Museoa menua, Igartubeitiko sagardoaz lagundurik noski.  Hilabete honetako 19rarte, Bodegon Alejandrok gauero, Igartubeiti Baserri Museoko sagardo astea ospatzeko asmoz, sagarrean oinarritutako menu berezia, Igartubeitiko sagardoaz lagundurik, ondorengo platerez osatua: 

  • Perretxiko nahaskia
  • Errezil sagarrarekin erretako odolkia
  • Bakailao kokotxak eta berberetxoak Igartubeiti sagardo saltsarekin
  • Behi-sahieskia Txalaka sagar aparrarekin
  • Urtebi sagarrekin egindako sagar tarta
Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute Igartubeiti baserria. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu. Igartubeiti Baserri Museoak interpretazio zentroa du zeinetan baserria, bere arkitektura, bizimodua eta bertan bizi izan diren biztanleak ezagutzeko gakoak eskaintzen ditu. Halaber, baratze ekologiko bat ere badago. 

Ekitaldian ia ehun bat pertsona bildu ziren Igartubeitiko sagardoa bertako sagarrekin egindako platerekin batera dastatzeko aukera izan zutenak. Zuria Hoyos, Bodegoneko maître-ak, bere bereiziezinarekin Arikin batera ondorengoa zerbitzatu zuen: bakailao tortilla, txori sagarrezko aparrarekin egositako odolkia, txorizoa Igartubeiti sagardora, beste zenbait gutixiekin batera.    

Igartubeitiko lantaldeaz gain, Kizkitza Ugartebururekin batera Zumalakarregi Museoko Lurdes Azpiazu eta Mikel Alberdi zeuden, Gipuzkoako Sagardogileen lehendakaria, Arantxa Eguskiza. Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Urola Garaia eskualdeko beste ordezkariekin batera. Bertan izan ziren ere Jakoba Errekondo, paisajista eta Zerain Dezagun Fundazioko gerentea, Albaolako Sebastian Boulnois, Alex Beitia Basque Culinary Center-etik, Eusko Ikaskuntzako Arantxa Cuesta, Villa Sacramentoko Elena Baistain, Eurotoques-eko Mayre Modrego Nora Pilarterekin. 

Zumaitik Conservas Nardin-go Sebastián hurbildu zen Amona María delicatesen-eko arduradunekin batera. Zaporejaiko Sylvain, Nerea Ariztoy gastronomi turistarekin batera. 

IXO-tik, Bixente Arrieta, Juan Graciarena, Xabier Álvarez, Yaiza Ruiz eta Irene Aldareguia, Bodegon-eko lantaldearekin lankidetzan, Ari eta Xuria Hoyosekin. Omenaldi gastronomiko honetaz baita gozatu zuten, ni neu-ko lankideak, Mikel Gallo sukaldaria, Patricia Marchessi eta María Mesa. 
 
Bodegon Alejandro&Igartubeiti