Sagarra, Euskal Herriko fruiturik jatorrizkoena
Jardunaldiari hasiera emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Pomologikoko teknikariak, Iñaki Larrañagak Bertako sagarraren erabilerak izeneko hitzaldia eskaini zuen.
Sagar mota desberdinen sailkapenari buruz aritu zen Iñaki, sagardotarako eta gordinik jateko baliagarriak direnak bereiztuz.
EHko sagar mota guztiak orokorrean sagardoa egiteko balio dute.
Sagardotarako direnak, Txalaka, Bostkantoi, Libra sagarra, esaterako, postreak egiteko ere baliagarriak dira.
Sagardotarako sagarrak, orokorrean, postrerako sagarrak baino azukre gutxiago dauka eta almidoi gehiago.
Sagardoa egiteko erabiltzen den sagarren artean mota hauek bereizten dira: mikatza,garratza, gozoa eta geza.
Sagardotarako sagarrik preziatuena errezila da, postreak egiteko erabilia, sagar erre edo konpotarako.
Mahaiko sagarra edo postrerako erabiltzen dena, orokorrean gordinik jaten dena da.
Iñakik bibliografia ere aipatu zuen, Laffitte-ren Album Pomológico de Guipúzcoa, esaterako.
Iñaki Larrañagaren hitzaldiaren ondoren, Iñigo Cojo, Bokadoko laborategiko arduradunak sagarrarekin egindako bi errezeta egin zituen, sagar cumble-a aranpasekin eta sagarra almibarretan.
Sagar Crumble-a aranpasekin
Osagaiak:
2 sagar
120g Irin
120g Azukre beltza
100g Almendra hautsa
125g Gurina
4 aranpasa, sagardo pattarrean beratuak
15min. 180ºC *Esne-gain edo banilla helatua aukeran
Bol batean, irina, azukrea eta almendra hautsean bildu eta ondo nahastu.
Nahasketa honi, gurina pomadan gehitu, masa bat lortu arte. Gorde.
Bestalde, sagarrei azala kendu eta 2 zent.etako dadoetan txikitu.
Sagarra txikitu ondoren, flaneretan edo labera sar daitezkeen moldeetan, sagarrak sartu, beratutako aranpasekin batera.
Aurretik landutako masarekin moldeak osatu eta labean sartu 15 minutu 180ºtan.
Labetik atera ondoren, helatua ipini.
Sagarra almibarretan
Osagaiak:
4 sagar
Sagardoa (botila 1)
Sagar pattarra 40g.
150g Azukre
Limoi baten zukua
Laranja azala edo kanela
Lapiko batean, sagardoa, sagar pattarra, azukrea, limoi zukua eta laranja azala. Sutan ipini irekin arte.
Sagarrei azala kendu eta txikitu ez oso zati lodietan.
Sagarrak lapikoan sartu eta almibarrean egosi 15 minutu gutxigorabehera.
Zerbitzatzeko, kristalezko kopa bat erabiliko dugu.
Bitartean, sagar mota desberdinak eta zenbait gutixi dastatzeko aukera ere izan genuen: Sagar zukua, erremolatxa eta gazta esferikoa; Odolkia konpotarekin eta brontze koloreko sagarra.