Sagardoaren jatorria

2010/11/12 sagardoa
Asturiarra edo euskalduna? "La sidra ya no es asturiana" artikuluan euskaldunen eragina goraipatzen dute hiru iturrietan oinarrituz.

La Nueva España egunkariko artikulu batean M. J. Iglesias kazetariak dioenez, sagardoa ez omen da asturiarra. Bere esanetan, Hessen alemaniar estatuko dolare elkartearen webgunean adierazten dutenez, XI. mendean euskaldunek olioa egiteko dolarea garatu zuten. Euskal arrantzaleek sagardoa edaten zutenez eskorbuto gaitzik hartzen ez zutela ere diote. Ondoren sagardoa Ingalaterrara iritsi omen zen lehenengo, geroago Frantzia eta Alemaniara.
Ikus testu originala, Xuan Xosé Sánchez-ek jasoa.

Michigan Apple Committee erakundeak liburu batean adierazten duenez, sagardoaren sorrera ardogintzaren teknologian omen dago. Zeltek teknologia hau Europako ipar kostatik hedatu zutela Espainiara, Ingalaterrara eta Irlandara.

Testu originala


Asturiar egunkariko kazetariak The Guardian egunkariko gastronomia adituaren, Andrew Hickman-en artikulu bat ere aipatzen du, non Espainiako 10 sagardotegi garrantzitsuenak zerrendatzen dituen, denak gipuzkoarrak. 

Spain`s top 10 cider houses

 

Sagardo Aastea patsa