Sagardoaren Esperientziazko Turismoa
Fraisoro Eskolak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearekin batera, Sagardoaren Esperientziazko Turismoa izeneko ikastaroa antolatu du.
Ikastaro honen helburua hauxe da: sagardoa eta sagardotegiak bezeroarentzako esperientzia turistiko paregabeak izatea, zentzumen guztiak erabiliz. Sagardotegiaren ikuspegitik, modu bat da emozioen bidez bezeroekin harreman onak eta luzaroari begira lortzeko. Kudeaketa turistikoaren ikuspegitik, berriz, eskualdean dugun baliabide garrantzitsu bat aprobetxatzeko modu bat da, pakete turistiko erakargarriak sortzeko.
Ikastaro hau sagardogileei, sagardo eta turismo teknikariei, enologoei, gida turistikoei, bidaia eta garapen agentziei…zuzenduta dago.
Ikastaroa azaroaren 14an eta 15en izango da, Fraisoro Eskolan (Zizurkil).
Informazio gehiagorako deitu lasai Gipuzkoakoako Sagardogileen Elkartera 943 336 811 eta parte hartu nahi baldin baduzu, deitu 943692166 telefonora edo e-mail bat bidali fpefraisoro@hazi.es helbidera.