"Sagardoa turismoan eta osteleritzan" jardunaldia
Sagardogile, ostalari eta interesa duen jendeari zuzenduta dago. Unai Agirre, Jakoba Errekondo eta Mikel Garaizabal enologoaren eskutik emango da jardunaldi hau eta gainera, sagardo dastatze praktiko batekin bukatuko da.
- 15:00etan: SAGARDOGILEENTZAT
Zer eskaini liezaioke turismoak sagardotegiei eta sagardo munduari.
Turismoa ulertzeko oinarriak azalduko dira eta sagardo munduari irekitzen zaizkion aukera desberdinak azaldu, zenbait adibide praktikorekin.
- 16:00etan: OSTALARIENTZAT
Sagardoa: osteleritzarako aukera bat
Sagardoak ostalaritzari urteetan gutxi garatutako ate bat zabaltzen dio. Historia eta zenbait adibide aintzat hartuta aukera hauek sakonduko dira.
Hizlariak: Jakoba Errekondo eta Unai Agirre
- 17:00etan: GUZTIENTZAT
Sagardoa ostalaritzan: gaurko eta etorkizuneko aukerak eta erronkak.
Sagardoak, produktuaren ezagutzatik hasita ostalariei zein aukera eskaintzen dizkien ezalduko da dastatze praktiko batekin.
Gidaria: Mikel Garaizabal sumiller eta enologoa.
IZENA EMATEKO: 943 33 68 11 edo turismoa@sagardotegiak.com