"Sagardoa bidegile" dokumentala

2015/09/11
Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioko Culinary Zinema sailean estreinatuko da.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Bizi Sagardoa egitasmorako Elhuyar eta Pixel ikus-entzunezko ekoiztetxearekin lankidetzan, "Sagardoa Bidegile" izeneko dokumentala burutu du. Aurtengo Donostiako Zinemaldiaren Culinary Zinema sailean estreinatuko da, irailaren 20an, Principe zineman arratsaldeko 18:30etatik aurrera. 

Sagardoari buruzko dokumental honetan, XVI. mendeko teknika bera erabiliz, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean sagardoa nola egiten den azaltzen da. Garai hartan, Gipuzkoako baserri gehienek zuten Igartubeitin gaur egun martxan ikus daitekeen dolarea, baserriaren bihotza. Sagardoa egiteko tramankulu izugarriak mugatzen du baserriaren tamaina, altuera eta hedadura, sagarrak eta sagardoak zuten garrantzia azpimarratuz. Sagardoa funtzezkoa zen. 

 

"Sagardoa bidegile" dokumentala

Sagardo Astea Igartubeitin