Sagardo Uzta
Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an Donostiako Konstituzio Enparantzan Igartubeiti baserria berreraiki eta barrualdean hainbat jarduera eskaini dira eta aurtengo uzta ezagutzera eman da. Besteak beste, sagardo berria alan jaitsi da Astigarragatik Donostiara, Urumea ibaian barrena, barriken deskarga eta sagardoaren garraioa burutu da Donostiako kaleetan zehar idi pareak tirata. Bestalde, egun horietan, sagardoa eta deribatuak dastatzeko eta erosteko aukera izan da, pintxo eta sagardo cocktail dastatzea, sagardotegi zaharraren funtzionamendua eta egitura ezagutzeko aukera, show cooking, dastatzeak eta maridajeak, hiriaren interpretazio historikoa, merkatua, bertsolariak, trikitilariak, erromeria.
Bestalde, Sagardo Berriaren eguna urtarrilak 13an izango da eta Aritz Aranburu surflariak lehen kupela irekitzeko ohorea izango du Zelaia sagardotegian.
Egun honetarako, Sagardoaren Lurraldeak antolatutako programa:
- 11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
- 12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2015eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak azalduko dira.
- 12:45: Aritz Aranburuk sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
- 13:30: Txotx irekierako protokoloa Zelaia sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du.
- 13:45: Zelaia Sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Aritz Aranburuk, eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
- 18:00-20:30: Pintxotx Astigarraga eta Hernaniko tabernetan.
- 21:00: Talde kulturalen afariak Rezola sagardotegian.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen arabera, guztira 13 bat milioi litro sagardo egin dira Euskal Herrian 2015eko uztan eta horretarako %60-70 inguru izan da bertako sagarra eta gainerako %40-30 kanpotik ekarri behar izan da.
Laburbilduz, 2015 uztako sagardoa, orokorrean ondorengo ezaugarriak ditu:
- Freskoa
- Usaintsua
- Ahoan gorputz ederrekoa
- Txinparta finekoa
Gipuzkoan egin da Euskal Herriko sagardoaren %95 eta aurten esan behar da sagar asko eta ona izan dela ia leku guztietan. %60-70 egin da bertako sagarrarekin Gipuzkoan.
Nafarroan 200.000 litro inguru sagardo egin dituzte 2015eko uztan, Nafarroako Sagardogileen Elkarteak jakitera eman duenez. Aurten %100 Nafarroako sagarrarekin egin dute eta kalitate handiko sagardoa izan dute, sagar ona izan baita, beste herrialdetan bezalaxe.
Bizkaian 250.000 litro inguru sagardo egin dituzte, iaz baino gehiago. Sagar asko eta ona izan da probintzia honetan ere. %100 bertako sagarrez egin dute Bizkaian ere sagardoa.
Araban 120.000 litro inguru egin dituzte, erdia sagardoa eta erdia muztioa, Arabako Sagarzaleen eta Sagardogileen Elkarteak jakitera eman duenez. Nabarmentzekoa urtez urte muztio produkzioa gora doala, eta geroz eta eskaera handiagoa dagoela.
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 30 sagardotegik egin dute Eusko Label sagardoa 2015eko uztan eta guztira miloi bat litro pasatxo egin dute.