Sagardo lehiaketa
Foru Aldundiko departamentu honek pomologiaren sustapenerako eta sagardoaren ikerketarako hainbat ekintza garatu ditu. Besteak beste, sagardorako sagarrondoaren sustapena, ezagutzen diren barietateen hobekuntza, elkarte profesionalekin elkarkidetza eta sagardo kalitatearen hobekuntza. Zentzu honetan, bai alderdi analitikotik baita organoleptikotik ere sagardoaren kalitatea baloratu, sustatu eta saritzea helburu duen lehiaketa antolatzen du, produktu honen hobekuntzan lagunduz.
Lehiaketa honetan sagardo naturala bakarrik onartuko da. Sagardo naturala egiten duten enpresek Gipuzkoan kokaturik egon behar dute eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Industrien Erroldan izena emanda, eta, gainera, Botilaratzaile Erregistroa eduki behar dute. Lehiaketara aurkeztu ahal izateko, berrehun mila litro sagardo baino gehiago egiten dituzten sagardotegiek bost kupel beterik eduki behar dituzte eta gutxiago egiten dutenek, berriz, hiru. Antolatzaileek sagardotegi bakoitzean, kupeletetik zuzenean hartuko dituzte laginak.
Eskaerak aurkezteko epea 2011ko apirilaren 15ean, 15:00tan amaituko da. Eskariak, behar bezala beteta, helbide honetara bidali behar dira: Gipuzkoako Foru Aldundia. Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentua. Landare Alorreko Unitatea. Gipuzkoa plaza z/g. 20004 Donostia. Tel: 943.112.183. Faxa: 943.426.920.
Lehiaketan finalista geratzen diren lehenengo hirurei honako sari eta garaikurrak emango zaizkie:
- Lehenengo Saria: 2.250 euro Txapela eta Garaikurra.
- Bigarren Saria: 1.500 euro eta Garaikurra.
- Hirugarren Saria: 750 euro eta Garaikurra.
Lehiaketaren finalera iritsi diren gainerako finalistei diplomak emango zaizkie.
Sari banaketa ekitaldia ekainaren 4ean ospatuko da Donostiako Euskal Gastronomiaren Anaiartean.