Sagardo esperientziak
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak gonbidatuta abenduak 4ean aukera izan genuen Sagardo Esperientziak izeneko ekimeneko prentsaurrekoan parte hartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundian.
Igartubeiti Baserri Museotik zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu bai Gipuzkoako Sagardogile Elkarteari bai bisita gidatuak eskaintzen dituzten 10 sagardogileei ere.
Adunako Aburuza, Azpeitiko Añota, Astigarragako Bereziartua, Donostiako Calonge, Hernaniko Iparragirre, Zeraingo Oiharte, Irungo Ola, Astigarragako Petritegi, Aiako Satxota eta Adunako Zabala dira 10 sagardotegiak.
Sagardotegiek ere dastatze gidatu eta pakete turistikoak eskaintzen dituzte, Eskualdeko Turismorako Garapen Elkarteen eta zenbait turismo eragileen laguntzarekin.
Zeraingo Oiharte sagardotegiak Igartubeiti Baserri Museoarekin batera, ibilbide gidatu bat eskaintzen du, baita Ordiziako Delikatuz museoarekin eta Idiazabal gaztaren interpretazio zentroarekin ere.
Beraz, badakizue, urtarriletik aurrera zatozte sagardoaren inguruko esperientziak ezagutzera!