Sagardo Asteko Argazki lehiaketa

2010/11/19 Lehiaketak
III. Argazki Digital Lehiaketan guztira 18 lagunek parte hartu dute. Helduen mailan, 12k eta gazteen mailan 6k.

Argazki lehiaketa

 

Sagardo Asteko III. Argazki Digital lehiaketan 18 pertsonek aurkeztu dituzte beraien argazkiak. Gehienak Goierri eta Urola Garaikoak. Aurtengo edizioan mugikorrarekin egindako argazkiak ere onartu ditugu, astean zehar etorri diren ikastetxeetako ikasleei parte hartzeko aukera eskainiz.

Gorka Salmeron argazkilari ezagunak, Urretxuko Argazki elkarteko lehendakaria den Gillermo Murciegok eta Legazpiko Ikatza elkarteko partaidea den Julian Gilek osatzen dute epaimahaia eta azaroaren 22an erabakiko dute saridunak zeintzuk diren.

Argazki erakusketa azaroaren 27an eguerdiko 12:00etan inauguratuko da Igartubeitiko Interpretazio gunean.

Zer iruditzen zaizkizu argazkiak?