Sagardo Astea abian

2010/10/07 Inaugurazioak
Inaugurazio ekitaldiarekin hasiera eman zaio Sagardo Asteko bederatzigarren edizio honi. Urriaren 7tik 14ra bitartean, ekitaldi ugari izango ditugu.

Inaugurazio ekitaldian, Maria Jesus Aranburuk, Kultura eta Euskara Diputatuak, Juan Carlos Zuloagak, Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenenerako Zuzendari Nagusiak, Aitziber Etxezarretak, Ezkio-Itsasosoko Kultura zinegotziak, Mikel Serranok, Urola Garaia Eskualdeko lehendakariak, Patxi Plazaolak, Goierri eskualdeko lehendakariak eta Arantxa Eguskitzak,  Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko lehendakariak parte hartu dute. 

Sagardo asteko inaugurazio ekitaldia

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren IX. Sagardo Lehiaketako irabazleei sariak banatu zaizkie. Lehen saria Adunako Zabala sagardotegiko Martin Zabalak eskuratu du, Hernaniko Altzueta sagardotegiko Juan Goikoetxea bigarren sailkatu da eta hirugarren saria, berriz, Astigarragako Astarbe sagardotegiko Jose Manuel Astarberentzat izan da.

Sagardogile sarituak

Sagardo Asteko ekitaldi programa aurkeztu ondoren, ganbarara igo eta sagarraren usaina, lehen muztioaren lurruna eta aspaldiko lan baten lekuko izateko aukera eta esperientzia honetaz gozatzeko aukera izan dute Igartubeitira bertaratu direnak. Hauen artean, Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren Diputatua, Lenbur Fundazioko Aurelio Gonzalez, Jakoba Errekondo Zerain Dezagun Fundaziotik, Xabier Lasaga, Aquariumetik, Mertxe Urteaga, Oiasso Museotik, Angel Garcia Ronda hurbildu dira inaugurazio ekitaldira. 

Sagarra jotzen

 

Sagardo Asteko programazioa

Goierriko Hitza

El Diario Vasco

Zuzeu

Sustatu