SAGARDO ASTEA 2017
2017/10/27
Igartubeitiko dolare zaharra beste behin bizi berritu da, eta jende ugari gerturatu da XVI. mendeko sagardogintza ikustera.
Urriaren 4tik 13ra bitarte, Igartubeiti Baserri Museoan, Sagardo Astea ospatu dugu. Aurtengo edizioan 1117 bisitari izan ditugu hamar egunetan zehar. Bisitari gehienak gipuzkoarrak izan arren, Euskal Herriko beste txoko ezberdinetatik ere gerturatu dira. Giro ederrean ospatu dugu. Eguraldia lagun, Cider-Truck berriarekin eta sagardo kupelarekin egun ederrez gozatzeko aukera izan dugu.
XVI. edizio honetan, saritutako sagardotegiak honakoak izan dira: Altzueta, Aburuza eta Sarasola.