Sagar zukua upeletan
Nola biltzen da goiko pisuko dolarean egindako zukua beheko pisuko kupelean? Tolare-zolutik, Bertan, basaerratzezko (Ruscus aculeatus) adaxkaz egindako iragazkia ipintzen da, zukuaren ezpurutasunak iragazteko.
Upategian dauden upelak eta barrikak zukuaz bete eta lehenengo hartzidura edo irakinaldia haizearekin izaten da, hau da, kupelari zipotz zuloa irekita utzi behar zaio. Muztioak kupelaren gainaldetik pitsa botatzen du, zikinkeria berarekin atereaz.
Zikinkeria kanpora irtetean, ordea, barruko likido kopurua murriztu egiten da eta zikinkeria kanporatzea zailagoa da; prozesu honi laguntzeko sagardoa (edo zukua) botatzen jardungo diogu. Zikinkeria kanporatzeaz gain, azukrea alkohol bilakatzen hasten da lehen hartziduran. Jada amaitzear da lehen fase hau eta azaroak 6an, datorren ilbeheraren zain gaude beraiek ixteko, sagardoaren inguruko lanak ilargia fase horretan dagoela egin behar baitira.