Sagar zukua egiteko aukera, bisita gidatuak eta familientzako jolasak Aste Santuan

2025/04/08
Museoak familientzako jolasak eskaintzen ditu baserriaren sekretuak ezagutzeko

Igartubeiti Baserri Museoak Aste Santuko programa eskainiko du datozen asteetan, sagar zukua egiteko esperientzia sentsorialarekin, bisita gidatuekin eta baserriko sekretuez familian gozatzeko jolasekin.

Apirilaren 17an, ostegunean, 10:30etan, “Egin ezazu zure sagar zukua” eskainiko du Igartubeitik, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dagoen esperientzia sentsorial eta dinamikoa.
Parte-hartzaileek sagarren usaina eta zaporea ezagutuko dute, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Bisitariak sagarra jotzeko egiten ziren musika erritmoak praktikatzeko aukera izango du, kirikoketarekin lotutakoak. Ondoren, azken prozesu hori mekanikoki errepikatuko dute, prozesuaren forma tradizionala eta egungoa esperimentatuz. Birrindu eta prentsatu ondoren, muztioa dastatuko dute, beren lanaren fruitua.

Gainera, Igartubeitik bere sekretu guztiak ezagutzera ematen ditu goizean eta arratsaldean eskaintzen dituen bisita elebidunetan.

Igartubeitik familientzako jarduerak eskainiko ditu Aste Santu honetan, baserrian zeharreko bisita ludikoa. Haurrek beren piko-pikoak muntatzen dituzte eta objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen dira.

Baserriaz gozatzeko aukera ere badago, Martintxoren ikuspegitik, Igartubeiti baserriaren barruko gelak zeharkatzen dituen beste jolas baten bidez.

Igartubeiti baserrian jakiek izandako garrantzia ezagutzeko aukera ere badago, “Mundua lau zaporetan margotuta” erakusketaren bidez, euskal gastronomian murgilduz.

Bisitariak Igartubeitin

 

 

 

 

 

 

 

SAGARTXOTX! EGIN ZURE SAGAR ZUKUA ETA DASTATU GAZTA PINTXOAREKIN

Ezagutu dolare-baserrien historia, euskal sagardoaren kulturaren jatorria. Ikas ezazu baserrien bihotzean dauden makina hauen funtzionamendua.
Egin zure sagar-zukua eta dastatu gazta-pintxo batekin.
Zentzumenentzako konbinazio ezin hobea!
Apirilak 17, Osteguna, 10:30etan
6€ helduak eta 4€ haurrak.

IGARTUBEITI FAMILIAN!
Harreran eskatu daitezkeen Piko-piko eta Martintxoren jokuak erabiliz familian Igartubeiti Baserria ezagutzeko aukera modu dibertigarri eta dinamiko batean.

ORDUTEGIA:
Apirilaren 17tik 20ra eta 22tik 26ra: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Bisita gidatuak, 11:00etan euskaraz eta 12:30etan erderaz, 17:00etan erreserbaren arabera.

Apirilaren 21 eta 27an: 10:00-14:00. Bisita gidatuak, 11:00etan euskaraz eta 12:30etan erderaz

Gomendagarria da aldez aurretik erreserba egitea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo 943 72 29 78 eta 943 72 51 07 telefonoetan.