Sagar uzta

2013/08/14 Sagarra
Sagardo berria dastatzeko denbora asko falta den arren, prozesua urte osokoa izaten da. Laister sagarra biltzen hasi beharko da eta aurtengo uzta ez da handia izango, eguraldiak ez du orain arte asko lagundu

Udaberri hotz eta euritsua izan dugunez, aurtengo sagarra txikiagoa izango da. Sagar kantitatean ere izango du eragina. Udan beroa egiten jarraitzen badu sagarra oraindik ere txikiagoa izan daiteke. Kantitatean eragina izango duen arren, kalitatea ona izaten jarraituko du. 

Adituen arabera, aurten iaz baino % 50 gutxiago izango dugu Gipuzkoan. Sagarrondoek gaisotasun gehiago izan dituzte euriaren eraginez, zuhaitzak ito egin dira eta onddoak sustraia akatu du. 

Goierrin eguraldi txarrak gehiago eragin du sagarrondoetan beste eskualdeetan baino. Beraz, aurtengo sagardoa egiteko kanpoko sagarra erabili beharko da. 

 

Sagarrak