"Pop-art-Paperezko museoak altxorren gordelekua", familientzako tailerra Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Igartubeiti Baserri Museoak ate irekiak antolatu ditu maiatzaren 18an. Sarrera doakoa izango da, eta museoa bisitatzen dutenek XVI. mendeko baserriak eta haren interpretazio-zentroak hartzen duten ondare materialean eta ez-materialean murgiltzeko aukera izango dute.
Gainera, arratsaldean zehar, familientzako tailer berezi bat egingo da, "Pop-art-Paperezko museoak altxorren gordelekua". ICOMek aurten proposatutako leloari jarraituz, "Museoak, hezkuntzaren eta ikerketaren alde", museoak tailer berezi bat proposatzen du honako galdera hauei erantzuteko: "Zer da museo bat? Zer erakusten digu museo batek? "
Tailer honetan familiek museoa zer den ikertu ahal izango dute eta bertan ezkutatzen diren altxorrak ezagutuko dituzte. Gainera, paperezko museo propioak sortuko dituzte Aran Santamaria artistaren laguntzarekin, modulu arkitektonikoak, collage teknikak eta pop-art teknikak erabiliz. Sormenarekin lan egingo da, familia bakoitzak bere museoa sor dezan, altxor baliotsuenak gordetzeko.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea: 943 72 29 78 edo online.