Pili Eskisabel Izagirre baserritarrari elkarrizketa

2022/03/08
"Baserritik" egitasmoaren baitan Pili Eskisabel Izagirre Ataungo baserritarrari elkarrizketa egin diogu

Baserritik egitasmoak helburu du gaur egungo baserri eta landa ingurunean sakontzea.

Igartubeiti Baserri Museoan, baserriari gaurkotasunetik begiratu nahi diogu. XVI. mendeko baserritik atera, eta gaur egunera etorrita, baserriak eta baserritarrak nola bizi diren, beraien ikuspegia zein den eta dituzten erronken berri jakin nahi dugu. XVI. mendeko baserritik gaurko baserritarrengana iristeko lehioa irekitzea da asmoa.

Oraingo honetan, genero ikuspegia aintzat hartuta, emakume baserritarren ahotsetik ezagutu nahi izan dugu baserriaren  gaurkotasuna.

Pili Eskisabel Izagirreri (1957, Ataun) egin diogu elkarrizketa. Bera  Ataungo baserritarra da, Espilla baserrikoa. Baserrian urte luzez lan egin ondoren erretiroa hartzekotan da. Nekazaritza ekologikoan oinarritu du bere baserriko lana, eta Natur Eskola Bizia elkarteko partaide izan da. Asteazkenetan Ordiziako Azokan bisita gidatuak  ere egin izan ditu hezkuntza talde zein bidaiariekin. 

Solasaldia irakurri