Patrim + egitasmoaren bideoa

2021/06/02
Bertan, Pirinioetako espazioak batzen dituen elementu poetiko eta oroigarri komun hori islatzen da

Patrim Sarea, Pirinioetako kultur, ondare eta natura zentroetan laguntzeko eta berritzeko mugaz gaindiko esperientzia da.

Patrim Sarearen parte dira Gipuzkoa, Huesca, Katalunia, Hauts-Pyrénées eta Ariège Pirinioetako eremuetan dauden gune hauek.

  • Seix-eko gaztelua –Couserans Ondarea (Communauté de Communes Couserans-Pyrénées)
  • Ecomuseu dels Valls d'Àneu
  • Centro Santiago Ramón y Cajal (Ayuntamiento de Ayerbe)
  • Musée Larrey (Beaudéan)
  • Vero ibaiko Parke Kulturala – Labar-artearen zenroa (Somontano de Barbastro eskualdea)
  • Musée del Auriñaciense
  • Pirinio Espazioa, Pirinioetako Sormen eta Kultura Zentroa, (Grauseko Udala)
  • Igartubeiti Baserri Museoa. K6 Kultur Kudeaketa enpresa (Gipuzkoa)
  • Roldango Salto Espazioa (Huescako Hoya eskualdea/Uescako Plana)
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Espai Origens, Centre d'Estudis del Patrimoni Arqueològic de la Prehistòria, Universitat Autònoma de Barcelona

Sareak prentsaurrekoa eskaini du nazioartean eta telematikoki. Bertan, ondorengo bideoa aurkeztez gain, hainbat gai jorratu ditu, hala nola kultura-espazioek aparteko etapa honetan areagotu den lurraldean duten garrantzi soziala eta eragin positiboa.

Informazio gehiago (pdf)