PATRIM 4.0 proiektuaren kick off meeting-ari hasiera eman zaio
Martxoaren 14ean, EFA127/01 PATRIM 4.0 proiektuaren Kick Off Meeting-a egin zen Ayerben.
PATRIM 4.0 INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA) 2021-2027 Programaren Gidaritza Batzordeak onartu zuen, 2023ko azaroaren 30ean egindako bileran. Guztira 1.364.663 €-ko aurrekontua du, eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 €-ko finantza-laguntza, hau da, EGEF funtsen laguntzaren % 65.
Jardunaldi hau datozen hiru urteetarako aurreikusitako ekintzen hasiera da. Ekintza horiek Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailerako Sareari atxikitako zentroek egingo dituzte, eta Pirinioen bi aldeetako erakundeak biltzen ditu, Pirinioetako Kultura Ondarearen Zentroetarako elementu egituratzailea izan dadin, Ondarean ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz, ondare/produktu/lurralde trinomioa kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkorra bultzatuz.
Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:
- Ondarearen Kudeaketa Integralerako Ereduak Mendiko Lurraldeetan: Museoak eta Lurraldeak, Kalitatea, Prestakuntza eta Dibulgazioa, Jakintzen hibridazioa eta Herentzia kulturala.
- Patrim 4.0, kultura- eta ondare-helmuga. Patrim Helmugak, Pyrenoteca, Artisten Egoitzak, Museo Birtuala eta Erakusketa Ibiltariak.
- Patrim 4.0. Berrikuntza eta iraunkortasuna. Irisgarritasuna, iraunkortasuna, digitalizazioa, esperientzia-turismoa eta familia-turismoa.
Hauek dira Pirinioetako Kultur Ondarearen Berrikuntza eta Kudeaketa Sortzailea Sarea osatzen duten erakundeak: Communauté de Communes Neste Barousse (Grotte de Gargas), Hoya de Huesca Eskualdea/Uescako Plana (Turismo ornitologikoa), Somontano de Barbastro Eskualdea (Parque Cultural del río Vero – Centro de Arte Rupestre, Colungo), Ayerbeko Udala (Ramón y Cajal Interpretazio Zentroa), Grausko Udala (Espacio Pirineos), Commune de Beaudéan (Musée Larrey), K6 Gestión Cultural Enpresa (Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio), Universitat Autònoma de Barcelona – Centre d 'Estudis del Patrimoni Arqueològic (UAB) (Espai Orígens, Camarasa), Bartzelonako Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ecomuseo del Valls d Àneu, Musée de l' Aurignacien (Aurignac), Sorginen Leizea Museoa (Zugarramurdi), Office de Tourisme de Saint Lary (Maison du Patrimoine de Saint-Lary Soulan).