"Ongi etorri baserrira" ekimena

2016/06/10
Enba sindikatuak antolatzen duen hirugarren edizio honek, gure jakien jatorria berraurkitzeko eta beren ingurune naturalean, mahaiean dastatzen ditugun elikagaiak ekoizten dituzten baserritarrak ezagutzeko aukera ezinhobea eskaintzen du. Uztailak 1 eta 2an, Gipuzkoa eta Bizkaiko baserritarrek euren baserrietako ateak zabalduko dituzte beren ikuiluak, baratzak eta landaguneak ezagutzera emateko. Antolatzaileen ustez, ekimen hau bertako elikagaien aldeko apustu garbia da, landaguneari balorea emateko, barnekaldeko zonaldetako turismoa sustatzeko eta nola ez, gure herri gastronomia goratzeko. Familian edo lagunartean egiteko bisita zoragarriak jartzen dituzte denon esku.

Uztailak 1ean eta 2an, 25 baserrietako ateak zabalduko dituzte, 15 ibilbide ezberdinetan antolatuak:

Uztailak 1ean, ostirala: 

  • Asteasu. Bulano baserria (esne behiak) / (Bisita euskara hutsean)
  • Bidania. Bidanian Zelaondo baserria (oilaskoak) eta Anduti (larre behiak) / (Bisita euskara hutsean)
  • Oiartzun. Galtzata baserria (ardiak- gazta) eta Pelu-Zahar baserria (arrautza ekologikoak - nekazalturismoa).
  • Urnieta. Adarrazpi baserria (ardiak-gazta/mamia) eta Eula sagardotegia (sagastiak-sagardoa)
  • Eskoriatza. Agarre baserria (larre behiak eta basogintza).
  • Muskiz. C.B. La Sequilla/ A. Fernández (larre behiak - txerriak)


Uztailak 2an, larunbata: 

  • Aralar. Ataundik atera Esnaurretako bordara Joseba Insausti artzainarekin batera, bere bizimodua eta gaztagintza ezagutzeko./ (Bisita euskara hutsean)
  • Zarautz. Lurberry, fruitu txikien landare mintegi ekologikoa eta landaketak. (ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia) / (Bisita euskara hutsean).
  • Getaria. Gaintza txakolindegia (mahastiak - txakolina)
  • Beizama. Urki baserria (aire libreko txerriak) eta Arreta baserria (ardiak- gazta).
  • Irun. Irungo Oihanalde baserria (larre behiak) eta Ola sagardotegia (sagastiak-sagardoa).
  • Azpeitia. Enparan-Gain baserria (baratza) eta Odria baserria (larre behiak).
  • Oñati. Gomiztegi baserria (ardiak-gazta).
  • Gatika-Lemoiz. Etxebarria baserria (fruta, sagardoa eta txakolina) eta Ipar Lore (erleak eta eztia)
  • Berriz-Garai. Aiarbi baserria (esne behiak) eta Iratxe Martinez (arraultza ekologikoak)
  • Ubide - Orozko. Pagobieta baserria (ardiak eta gaztandegia) eta Fidel Abans ganadutegia (larre behiak).


Bisiten Ordutegia: 11,00 – 14,00
Baserri eta ibilbide gaineko informazioa: www.ongietorribaserrira.eus
Izena emateko: www.ongietorribaserrira.eus ko izen-emateko orrian
Izena emateko azken eguna : Ekainak 22 (barne)
Izena ematea dohain da
Zozketak: Kalitateako produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko Nekaturreko Bonus Fuksia zozketatuko dituzte.
Informazio telefonoa: 943.650123


"Ongi etorri baserrira" ekimena

"Ongi etorri baserrira" ekimena