ONDAREBIZIA Jardunaldiak "Museo Irekia. Egiteke dauden erronkak"

2016/05/26
Rezola Museoak eta Oiasso Museoak Ondarebizia ekimenaren barne, "Museo irekia. Egiteke dauden erronkak" jardunaldiak antolatzen dituzte ekainaren 15ean, 16an eta 17an, Irungo Gordailuan eta Oiasso Museoan.

Azken hamarkadatan atal eta publiko ezberdinetara irekiera bat gertatu da Museoetan, batez ere mendebaldeko gizarteetan. Testuinguru honetan, museoa birpentsatu egiten da eta bere funtzio sozialean zentratzen da. Baina zer esan nahi du irekiera honek? Nori zuzentzen da? Zein harreman du museoak bere ingurunearekin?

Museoaren harremanen arlotik, bere papera aztertuko dugu espazio bitartekari moduan, ikasketa aukera berriak irekiz eta publikoekin egon daitezken interakzio ezberdinetan ikertuz.

Jardunaldiak ondorengoei zuzenduta daude: 

  • Museoetako, ondareetako profesionalak.
  • Teknikoak, kultura programatzaileak.
  • Hezitzaileak.
  • Ikasleak, langile kulturalak eta publikoekin egon daitezkeen mediazio era berrietara hurbildu nahi duen jendea.

 Formatua:

Saio irekiak plazak bete arte eta workshopetarako beharrezkoa da izen ematea. 
Doako jardunaldiak dira. Galdetegia ekainaren 10a baino lehen bidali behar da. 

Ikus egitaraua. 

ONDAREBIZIA Jardunaldiak "Museo Irekia. Egiteke dauden erronkak"

Ondarebizia. Museo irekia jardunaldiak